Denok izan gaitezke Frida Kahlo

Denok izan gaitezke Frida Kahlo

Argentinar argitaletxe baten berri izan dut orain gutxi, bogan dagoen printzesen ereduaz nazkatuta, Frida Kahlo eta Violeta Parra bezalako artistei buruzko liburuxkak plazaratu dituena, “neskatoek beste eredu batzuk ezagutu ditzaten”. Margolari mexikarra, asteon ezagutu dugun beste ekimen bateko protagonista ere bada.

Denok izan gaitezke Frida KahloCamila Fontenele argazkilari brasildarrak “Denok izan gaitezke Frida” izeneko egitasmoa artistikoa burutu du. Sau Pauloko Dibertsitate Sexualaren Museoan eskegi du emaitza orain.

Guztira sei mila lagunen argazkiak egin ditu argazkilari brasildarrak, 2012an egitasmoa abiatu zuenetik. Guzti-guztiak, gizon, emakume eta haurrak, Frida Kahloren tankera koloretsuan.

“Unibertsitatean nengoela ezagutu nuen bere lana, eta maitemindu egin ninduen”, dio Fontanelek Kalhori dion miresmenaz galdetuta.

Frida Kahlo bisexuala ei zen, eta argazki sorta honen bitartez jeneroari eta dibertsitate sexualari buruz hausnartu nahi du argazkilari brasildarrak, eta aldarrikapena egin, “denok izan gaitezkela bera bezain kementsu”.

.

Todos podem ser Frida

Denok izan gaitezke Frida Kahlo
argazkiak, Frida Kahlo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude