m30greba << Askatasuna da txortan egitea parkeetan
Ez dugu astirik egia esateko. Beste batzuk esan dute. Joan Margariti (Sanaüja, Katalunia, 1938) Bartzelonako udalak moldatu zion poema hura. Zentsura sinpatikoa: moldaketa. Edizioaren kontrako lana. Esanahiak zorroztu beharrean lausotzeko teknika. Baina badakigu, Arrufat burkideak esan zigun, 2010eko greban lelo bat bihurtu zela Bartzelonan «askatasuna da egunsentia hasten denean/ greba orokorreko egun batean» hura. Eta guretzat oso da sexya poema bat lema bihurtzen denekoa. Berlinen Tucholskyren Soldaten sind mörder den bezala edo Txantrean Beti paratuko gara greba orokorraren alde! jartzen duenean bezala.
Bestalde Tucholskyren kantu/poema baten bi bertsio hartu ditugu. Bata grebari buruzko liburu eder batean aurkitu dugu, bestea sarean. Biak itzuli ditugu, azkar, presaka gabiltzalako. Etorkizunean bertsio hobeak eskeintzeko konpromisoarekin.
Jaso poemok pdf formatuan:
Gora greba orokorra!
Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]
Askatasuna
Askatasuna da bizitzeko arrazoia,
esaten genuen ameslariok ikasle ginela.
Zaharren arrazoia da, haien arrazoi
eszeptiko bakarra, zehazten dugu orain.
Askatasuna da bidaia estrainio bat.
Zezen plazetako arearen gaineko
aulkiak dira hauteskunde garaian.
Egun argitan, metroko arriskua da,
egunkariak dira egunaren amaieran.
Askatasuna da txortan egitea parkeetan.
Askatasuna da egunsentia hasten denean
greba orokorreko egun batean.
Aske hiltzea da. Medikuntzako gerrak dira.
Errepublika eta Zibil hitzak dira.
Erbesterantz trenean alde egiten duen errege bat.
Askatasuna da liburudenda bat.
Agiririk gabe joatea.
36ko gerrako kantak dira.
Maitasun modu bat: askatasuna.
[2013]
Ekonomia librea
Zerga zikinak jaitsi behar dituzue.
Egiozue jaramon zuzendariari.
Ebazpen batzordetik alde egin behar duzue.
Nagusiari utzi behar diozue, bera arduratuko da guztiaz.
Ez dizuete batzordeek esan behar egin beharrekoa,
ekonomialari libreak izan nahi dugu!
«Kanpora taldeak» da gure afixa!
Ez, zu ez.
Baizik eta gu.
Ez dituzu zure birikentzako erresidentziak behar,
ez jubilaziorik ez asegururik.
Lotsa eman behar lizueke,
estatu pobreari dirua hartzen diozue!
Ez zaitezte gehiago elkarrekin egon
zoazte bakoitza punta batera!
Kartelik ez gure lurraldean!
Ez zuk.
Baizik eta guk.
Etorkizunik urrunenean ere ari gara eraikitzen
trustak, kartelak, fusioak, kontsorzioak.
Labe-garaien alboan zutik gaude
elkarrekin sindikatuta.
Prezioak eta kontratuak diktatzen ditugu –
lege bat ere ez da gure bidean jarriko.
Ondo antolatuta gaude gu…
Zuek ez.
Baizik eta gu.
Egiten ari zaretena marxismoa da. Kanpora beraz!
Boterea eskuratzen ari gara, pausoz pauso.
Inor ez da gu molestatzen ari. Tenore onean begiratzen gaituzte gobernuno sozialdemokratek.
Banan banan nahi zaituztegu. Hartu armak!
Hau da teoria ekonomiko berriena!
Oraindik ez da eskaririk egin
profesore aleman batek bete ez duenik.
Gure ideien alde ari dira lanean fabriketan:
armada zaharreko ofizialak,
altzairuzko kaskodunak, Hitler-en guardiakoak…
Zu, soto eta atikoetan zaudela,
ez zara jabetzen zurekin jolasten ari direla?
Noren izerdiarekin sortzen dira irabaziak?
Datorrena datorrela.
Eguna iritsiko da
langile hasi berriak esango duena:
«zuek ez.
Baina guk. Guk. Guk»
[2013]