Asel Luzarraga Euskal Herrian
Asel Luzarragak testu eder bat idatzi du zuzeu.comek Durangoko Azokarako aterako duen papereko edizio batentzat. Eta gainera argazkiak ere bidali dizkigu.
Argazki hauetako batean Aselen armairua ageri da. Bigarren batean ere, armairu bera ageri da, baina egunkarietako “7 akatsak bilatu” horietako batean bezala, su-itzalgailu, extintore gorri bat ageri da armairu gainean?
Ta, ta, txan! Nork jarri du hori hor?
Luzarragak beti esan du berak ez dakiela deus… Hala ere errudun aurkitu du tribunalak eta Luzarragak dio berari gertatutako horixe dela Txileko egoera zein den erakusten duen gertaera bat…
Izanak izan: Ongi Etorria, Asel!
Irudia | Asel | Joseba Martos | Creative Commons By SA
Asteburu honetan Aselekin elkartzeko denbora izan dut. Oso ondo ikusi dut, oso integro… egia esan espero nuena baino askoz hobeto. Euskal Herrian dago, bai, baina oraindik borroka hau ez da amaitu. Errugabea da, eta errugabe moduan ikusi behar dute.
Ongi etorri Asel!
Irria ez du galdu gure Aselek, Mundakan oso zentratuta eta ideiak argi zituela ikusi, sentitu nuen.
Punky txikia gizon handia da!