Eneko Landaburu Marokon

MzQ1Mw==

Diplomatiko bat Rabaten

Joan zen astelehenean, Rabaten, prentsa askatasunari buruzko mintegi baten ostean, Eneko Landaburu jaunak, Europar Batasunak (EB) Marokon duen enbaxadoreak, honakoa esan zuen : « Marokok eta Europar Batasunak partekatu egiten dituzte demokraziaren balioak eta aska…tasuna ». Eta berehala etorri zitzaien adierazpen askatasunarekiko ñabardura kazetariei : «eskubide eta erantzukizunaren arteko mugak daude beti, hala ere ». Landaburu jaunak jakin beharko luke zein herritara bidali duten, guri geure lana nola egin behar dugun esaten hasi baino lehen.

Herri hau ez baita soilik bere lagun Andre Azoulay-k antolatzen duen Essaouirako Festibala, edota harreretarako erabiltzen dituen denda eder eta jauregi zenbaezin horiek bakarrik. Marokon « demokrazia eta askatasuna » horrek, ehunka preso politiko ditu, euren artetik enblematikoena, Chakib Khyari militante riftarra, iparraldeko droga trafiko endemikoa salatzeagatik hiru urteko kartzelara zigortua dagoena.  “Askatasunaren Maroko” honetan, journalista batek, Driss Chahtane-k, zortzi hilabete egin ditu kartzelan, erregearen osasunarekin inozentki espekulatzeagatik. Gauza bera egin dute Espainiako kazetari ugarik ere, Juan Carlos Lehena ospitaleratu zutenean, duela hilabete batzuk.

Mendebaldeko journalista hauek, Landaburu jaunaren aberkideak, eta bereziki euren arteko bi (nire lagun Gorka Landaburu, Cambio 16eko editorea, eta Ander Landaburu, aldizkariaren Euskal Herriko delegazio burua), “pekatariagoak” ala “ez hain pekatariak” ote dira euren lankide marrokiarraren aldean?

Diplomaziaren barnean diplomatikoak daukan aukeretako bat ixiltasunarena izaten da. Agian hobeto zegokeen, beraz, ixilik, edo esaldi neutroagoak erabilita. Edo, Jaun Enbaxadoreak nahiago badu gure gizartean atzera-aurrera ibili eta gure gaurko errealitatea ezagutu eta ulertu, alderdi progresista eta errepublikazale bateko partaide den aldetik beharko liguke aitortu lehenik, gure herriarekiko samina. Izan ere XXI. Mende honetan gure nazioa monarka absolutu batek gidatzen baitu, ez bakarrik botere denborala duena, baita espirituala ere, eta ekonomikoa zer esanik ez.

Europar Batasunak harreman gozoak eduki nahi izatea Marokorekin, ez da harritzekoa, batez ere bere interesak gordetzeko orduan. Hurbiltasun geografikoa, “olatu berdeari” beldurra,  edota, Realpolitik-a: mugabaimenen beharrik ez balitz, herri hau atzean utzi eta “miserableen tsunami bat” joan dakion arriskua… Baina hori guztia gauza bat da eta beste bat “demokrazia eta askatasuna” daudela esatea. Lerro hori ez zuen gurutzatu behar Landaburu jaunak.

Kasualitate bat Anfako Jauregia hotelean.

Duela hilabete batzuk neu ere kasualitatez nintzen Casablancako hotelean, Anfako Jauregian, non solemneki izan zen aurkeztua EBren txosten bat. Hotela nire etxetik pauso batera dago, eta lagun batek deituta nintzen han, esan bezala, kasualitatez. Hoteleko hallean ginela, emakumezko bat ikusi genuen urduri haratonatean, mugikor bat askatu ezinda eta guri begirik kendu gabe.  Nadia Dupuis zen, Landabururen lantaldekoa. Bereak eta bi egin zituen gugandik urrundu —baina begirik kendu gabe—, telefonoz mintzatzeko moduko leku patxadatsu bat topatzen.

Behin Landaburu iritsi zenean hotelera, beste bi diplomatiko gazterekin, ugaritu egin ziren guganako begiradak, gainera ahapekako esamesez hormiturik. Hala ba, hotela uztea erabaki genuen, hango kafea ez baitzen batere ona.

Hau guztia esaten badut da erakusteko bidaltzen dizkiguten diplomatikoen espiritua nolakoa den. Goi funtzionarioak dira, Europako demokraziaren defendatzaile amorratuak, exilioa eta jazarpena ezagutu dutenen seme izatea harro daramatenak, eskubiderik eza zer den badakitenak, baina gurera etorri eta eskriba otzan bihurtzen direnak, euren itzalaren beldurrez beti. Hori, baldin eta ez badaude gure hitza eta demokrazia eta askatasun egarria erreprimitzen dutenen soka berean.

Irudia | Eneko Landaburu | Facebook | Creative Commons By SA

Gaur egunean, Demainonline albistari digitala zuzentzen dut, nire herrian Marokon.