Ikusi zer dakarren “Arriya” filmak

harriyaAlberto Gorritibereak zuzendutako “Arriya” filmak inertziak mugitzen duen herri batean amodio istorio bat azaltzen du, eta denaren erdian, apustu bat. Jadanik Euskal Herriko aretoetan dago euskaraz, gaztelaniaz eta frantzieraz errodatutako filma. Europan mugitu ostean, Malagako Zine Jaialdian lortu zituen lau sariek babestuta egingo du jauzia zinemara “Arriya” filmak .

Hiru maitale, bi familia eta apustu bat“, hala iragartzen da “Arriya“. Alberto Gorritiberea zumaiarrak bere barnean zuen harria omen zen filma hau sortzea.

Sinopsiak hala dio: Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.

Iaz ekin zion paperekoa iruditan grabatzeari, horretarako Zestoan, Zumaian eta Euskal Herriko beste zenbait kokagunetan errodatu zituen “Arriya“-ko sekuentziak. Txekiar Errepublikan ibili ostean, Malagako Zine Jaialdian lau sari eskuratu zituen: antzeztaldeko emakumezkoen aktorea (Begoña Maestre), jantzi-diseinua (Saioa Lara), argazkilaritza (Gaizka Bourgevad) eta soinu banda (Bingen Mendizabal).

Iban Garate, Sara Casasnovas, Begoña Maestre, Javier Agirre, Ramon Agirre, Iñake Irastorza, Joseba Apaolaza, Egoitz Lasa, Aitor Beltran, Zorion Eguileor eta Kandido Urangak osatzen dute aktore talde nagusia.

arriya, pelikula, zinea

11 pentsamendu “Ikusi zer dakarren “Arriya” filmak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude