Arnaldo Otegiri Avui-k egindako elkarrizketa 7 esalditan

otegiIgandearekin Kataluniako El Punt-Avui egunkariak espetxean den Arnaldo Otegi elkarrizketatu du (katalanez/gaztelaniaz). Jarraian euskaratuta dituzu Otegiren elkarrizketaren tesia laburtzen duten zazpi esaldi.

  • Ez da inolako konponbide prozesurik existitzen Espainiako Estatuarekin, ezta Frantziakoarekin ere”
  • “Estatua negoziazio tekniko-politikoan bere beto gaitasunaz konbentzituta dagoen bitartean, zeinak aldebakarreko prozesu subiranista blokeatu, gainditu eta indar guztiekin martxan jartzea auto-galarazten digun, estatua ez da mugituko
  • “Prozesuaren aldebikotasuna aldarrikatzen jarraitzen badugu, egiten dugun ekimen guztiek bere baitan badute estatuari keinu eta egitasmo proportzionalak egiteko eskakizuna… zabalduko den inpresioa da gu mugitzen garen bitartean Estatuak ez duela horrelakorik egiten… hori akats bat da. Prozesua herriarekin da, ez estatuarekin
  • “Biktimen papera konponbidea sufrimendua eta ahanztura gehitu gabe egingo dela bermatzea da”
  • “Biktima guztien minak mintzen gaitu, horren instrumentalizazio politikoak mespretxua baino ezaxola sortu behar digu
  • EAJren posizioak aldatu daitezke, eta aldatuko dira gai bagara estatu propioaren aldeko gehiengo herritar bat sortzeko, zeinaren egitasmo, agenda politiko eta mobilizazio maila handiak herria eraikuntza dinamika batera mugituko duen, borondateen batuketaz alderdi politikoen agenda gaindituz”
  • “[Kataluniako prozesua] emozio handiz, mirespenez, itxaropen handiz eta Kataluniako lezioez ikasi behar dugula onartzeko nahikoa apaltasunez”

Esaldi hauez gain, aipatzekoa da Arnaldo Otegik behin baino gehiagotan egiten diola erreferentzia Euskal Bideari, alegia, EH Bilduk aurkeztu berri duen konpromiso sortari.

Zer duzu buruan “Arnaldo Otegiri Avui-k egindako elkarrizketa 7 esalditan”-ri buruz

  • Arrazoi du Arnaldok azpimarratutako atal horietan. Baina beste lezio batzuen artean, hizkuntzaren lezioari erreparatu behar lioke arretaz.