“Arnaldo askatu, politika askatu” herri plataforma. Izan zaitez laguntzaile

110701 Izan laguntzaile!

Arnaldo Askatu Herri ekimenak hurrengo Urriak 27an Arnaldoren omenez ikaragarrizko kontzertu akustiko bat antolatzeko nahia dauka Elgoibarko Herri Antzokian arratsaldeko 19:30tan. Lehen mailako hainbat euskal musikarik ezeren truke parte hartzeko borondatea adierazi digute eta idatzi hau aprobetxatuz gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu plataformaren aldetik. Hala ere, kontzertu hau era profesionalenean aurrera atera dadin eta ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan herritarron laguntza behar dugu. Hau da hain zuzen ere IZAN ZAITEZ LAGUNTZAILE!! kanpainaren xedea.

LAGUNTZAILE izateko zer egin behar den?
Hurrengo kontu korronte zenbakian (3035 0007 29 0071119285) 10?ko (…edo gehiagoko) laguntza eskaintzea.
Transferentzia egitean dagokion banku edo kutxako internet aplikazio edo bulegoan mesedez aipatu kontzeptuan zure izen-abizen eta telefonoa (lasai, zure datu pertsonal hauek plataformaren esku bakarrik egongo baitira gerora sarreren kudeaketa egiteko).
Zein abantaila izan dezake LAGUNTZAILE izateak?
Kontzerturako txartela erostean 5?ko beherapena izango du laguntzaile bakoitzak. Txarteldegian zure datuak egiaztatu eta beherapena zuzenean jasoko duzu sarrera txartela erostean.
Kontuz!

Ilaran itxaroteko orduan ez dago lehentasunik laguntzaile izan ala ez, beraz Urriak 27an heldu garaiz txarteldegira, eskatzen diren lehenengo 400 txartelek izango dute jarlekua soilik eta.
Honetaz gain, sari interesgarri bat ere zozketatuko dugu laguntzaile guztien artean.
Edozein modutan, izango duzue kontzertuaren antolakuntzari buruzko informazio gehiago data gerturatzen den heinean.
Plataformaren aldetik ulertzen dugu herritar askoren egoera eta ez da erraza plataformarentzako beste laguntza hau eskatzea; baina Arnaldo gure artean ahalik eta azkarren izan dadin bene benetan eskertuko genizueke oihartzun handia izan dezakeen ekimen honetarako zuen bultzada izatea.
ESKERRIK ASKO BENETAN!!