Arkupeak
Atzo bi arkupetatik pasatu nintzen, eliza batetako ataria eta udaletxe batetako arkupeak ziren, edo kontzejupe bat nahiago bada. Lehenean “Proibido jugar a la pelota” zegoen idatzia, bigarrenean aldiz, umeak zeuden, jokoan eta jolasean, algaraka.
Bitxia egin zitzaidan, udaletxe hortako atarian betaurreko ilunen atzetik begiratzen duten gizaseme bikoteak izaten baitira gehienetan.
Irudia | Andoaingo udaletxeko arkupetan umeak jolasean | Zuri So | Creative Commons By SA