63.000 euroko kostua, San Mames Barriaren lehen harria jartzeak

Baina Mastercard-en iragarkian bezala, San Mames Barriako bazkideen ordezkariak, Patxi Lopez lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Mario Fernandez BBKko lehendakaria eta Fernando Garcia Macua Athletic-eko presidentea kontent ikusteak ez dauka preziorik…

Krisi garaian gerrikoa estutu behar dugula esaten diguten horiek ez dituzte euren gomendioak jarraitzen.

Duela hilabete jarri zuten San Mames Barriaren lehen harria jartzeko ekitaldian 63.000 euro gastatu zituztela irakurri ahal izan baitugu.

Lopezek kritika ugari jasan behar izan ditu San Mames Barriaren kontura, 55 milioi euro jartzea onartu baitu berau eraikitzeko. Askorentzat premiazkoa ez den azpiegitura da, eta gainera bizkaitarrei soilik mesede egiten diena.

Izan ere, krisia, ez da guztiontzat.

MjY4OQ==

Irudia | Lehen harria | zz | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “63.000 euroko kostua, San Mames Barriaren lehen harria jartzeak”-ri buruz

  • Markos Jutsuriaga 2010-06-25 10:12

    Lotsagarria athletiken partetik. Baina are lotsagarriagoa instituzio publikoen partetik… Noraino iritsi behar ote dugu.

  • joseba barandiaran 2010-06-25 20:32

    zenbait gauza ez lirateke onartu behar.