Argi gera bedi

Argi gera bedi – 

Argi gera bedi

Kontzeptu bat irudikapen mental bat da, objektu edo gertaera batena, edo baita zerbaiti buruzko iritzia ere bada. Defini dezagun, esaterako, bi hitz hauen esanahi politikoa: autonomista eta independentista.

Autonomista da Estatu-Nazio baten baitan eroso, lasai, botere minimoa eskura izatearekin ados dagoena eta Estatu-Amaren zilbor-hestea moztu nahi ez duen indar politikoa.

Independentista, aldiz, Estatu-nazio horren baitan deseroso izateaz gain, identitate propioa aldarrikatu ez ezik, espazio librea bilatzen eta, ondorioz, burrukatzen duen indar politikoa ere bada.

Estatu-Amarekin lortutako itunaren arabera, PNVk autogobernua bermatu nahi du, egunerokotu eta sakondu, estatuz berri bat lortu autonomiaduna. Egia da Euskal Herriko aitorpen nazionala ere egiten duela itunean, baina zertarako autoa erosi erabiltzeko asmorik ez baduzu? Eskumen gehiago nahi ditu, EAErako eta, batez ere, Ertzaintzarako, polizia integrala izatea nahi duten aitzakia erabilita. Kontzertu Ekonomikoan ere aldaketak eskatu ditu, eta euskara eta gaztelania maila legal berean aldarrikatu beharrean, 100 miloi euro eskatu ditu euskara modernizatzeko, digitalizazio bidean murgildu dadin. Autonomia estatusa aldarrikatu eta horretan sakontzea galdegin dio PSOEri iritsi diren akordioetan. Arazo domestikoak itundu ditu PNVk.

Espainiako Estatuan eroso sentitzen da PNV, arrainontziko arrain txiki ikusten du bere burua. PNV bigarren mailako epainiarra sentitzearekin atsegin politiko territoriala hartzen du. Ez da euskal alderdi abertzalea, autonomia zalea bai, ordea. Ados da Estatu-Amak purra-purra ematen dion botere kuotatxoarekin eta zoriontsu sentitzen da.

Itun serio eta aberri zale kongruentea den Junts alderdi kataluinarrak identitate nazionala adostu du Estatuarekin. Aministia negoziatu du eta itunaren lehen artikuluan dioenaren arabera, idependentzia auzia aldarrikatu dute kataluinarrek, aukera historikoa dela profitatuz, Espainia eta Kataluniaren arteko gatazka konpontzeko, bide politiko eta negoziatuari eutsiz. Autodeterminaziorako erreferenduma negoziagai izan dute Kataluniako etorkizunari buruzkoa, eta gotortu nahi dute gaur-gaurtik Kataluniak Europako erakundeetan parte hartze zuzena izatea, Estaturik gabeko nazioa izanagatik ere, Estatudun nazioa izateko helburua alde bikoz negoziatuko dutela argi utziz. Gatazka nazionalaren irtenbidea itundu eta negoziatuko dute kataluinarrek.

ETA erakundeak, bere garaian, borroka armatua behin betiko bertan behera lagatzeko besteko akordioa lortu dute kataluniarrek, hain zuzen ere. Harro egongo dira Katalan abertzaleak Ezkerra eta Junts alderdi politiko abertzaleek Espainiako Estatuarekin lortutako akordioaz. Otoruntza honetan bigarren mailako platera izateak ematen dion lotsaz zertan damuturik ez du PNVk, aldiz. Izan ere, PNVk erakutsi du ez duela gaitasunik (ez duela nahi) lehen mailako politikan aritzeko, nahiago duela Estatu-Amak ematen dizkion apurrekin politikakerian aritzea, alegia.

Argi gera bedi