Arantxa Anitua: “Espainiak betidanik izan du desberdinarekiko izaera zapaltzailea”

Argentinan dago munduko euskal diasporarik garrantzitsuena. Ez da harritzekoa Che edo Evita Peronen gisako mitoak biltzen dituen lurraldean egotea Laurak-Bat (1877), atzerrian etenik gabeko jardunean aritu den Euskal Etxerik adierazgarriena. Arantxa Anitua abokatua, euskaldunen iloba, duela bi urte ingurutik da bere presidentea. “Euskaldun-argentinar gehiago dago Argentinan, Euskal Herrian euskaldunak baino”, hausnartzen du irribarrez ongietorria ematen digun bitartean.

Testua: Jordi Molina (@molina_jordi) eta Saioa Baleztena (@SaioB)

Argazkiak: Jordi Molina

Arantxa Anitua: “Espainiak betidanik izan du desberdinarekiko izaera zapaltzailea”Argentinan dago munduko euskal diasporarik garrantzitsuena. Ez da harritzekoa Che edo Evita Peronen gisako mitoak biltzen dituen lurraldean egotea Laurak-Bat (1877), atzerrian etenik gabeko jardunean aritu den Euskal Etxerik adierazgarriena. Arantxa Anitua abokatua, euskaldunen hiloba, duela bi urte ingurutik da bere presidentea. “Euskaldun-argentinar gehiago dago Argentinan, Euskal Herrian euskaldunak baino”, hausnartzen du irribarrez ongietorria ematen digun bitartean.

Argentinarren %10ak du euskaldun jatorria. Zenbateraino jabetzen da Argentinako gizartea Euskal Herriak bere herriarengan duen pisuaz?
Argentinako kontzientzia kolektiboaren parte gara, zalantzarik gabe. Euskaldunen inguruan erreferentzia eta esan ugari dago, guztiak beti ere, landarekin erlazionatuak. Hala ere, gizarte honetan ETArekiko lotura nagusitzen da zoritxarrez. Beti argitu behar izaten dugu ez dugula inondik inora ETA besarkadatzen, baina hemen bonbajaurtitzaileak izaten jarraituko dugu.

Nola bizitu zen distantziatik bake prozesua?
Poz izugarriarekin. Biolentziaren amaiera jakinarazi zutenean elkarteak ohar bat publikatu zuen erabakia ospatzeko. Betidanik eskatu dugu talde armatuaren deuseztea. Euskal Herriko helburuak bide demokratikotik lortuko ditugu soilik.

Zein dira, Laurak-Batentzat eta bere presidentearentzat, helburu horiek?
Ez gara erakunde alderdikoi bat, baina bai politikoa. Gure Estatutuetan Euskal Herria osoaren independentziaren alde agertzen gara. Hori da Laurak-Baten posizionamendua, eta baita zuzendari batzordea osatzen dugun hamabi kideena ere, nirea barne.

Azken hauteskundeetan atera den gobernuak norabide horretan lan egin dezakeela uste al duzu?
Hori da espero duguna. Gure desioa alderdi nazionalistek hautaketa egokia egitea zen eta horrela egin dute. Hemendik latza zaigu EAJ-k eta Bilduk elkartzeko dituzten zailtasunak ulertzea helburu nagusia berdina bada. Helburu horren aldeko mugimenduak ez lirateke urrundu behar.

Zerk lagunduko dio gehiago Euskal Herrian irekitzen ari den aro berriari, Espainia eta Europako krisi egoerak edo Kataluniako kasuak?
Krisi ekonomikoaren abaguneak Kataluniako kasua sustatzen du, nire ustez, krisi egoeran beti sortzen baitira aukerak. Sakelak beteta daudenean iraultza bat aurrera eramateak zailtasun gehiago ditu, eta baliteke horrek pisua izatea orain Euskal Herrian, bizimodu hain onean. Guk Kataluniak beti jarraitu duen kontzertu ekonomikoa lortu genuen, eta ziurrenik katalanen borroka horrek gaur independentziatik hain gertu egotera eraman ditu. Gainera, Kataluniako herriak zauri gutxiago du euskaldunak baino, hitz egitera esertzeko.

Nolakoak izan ziren harremanak PSOE eta PP koalizio Gobernuarekin?
Adeitsuak. Gobernua propio sentiarazi ez genuen lau urte izan ziren. Ordura arteko lehendakari guztiak, gainera, Argentinarara eta noski Laurak-Batera, gerturatuak ziren baina azken hau, Patxi Lopez, salbuespena izan zen. Gure sinboloen kontra jokatuko zuten beldur ginen, eta ondorioz, dirulaguntzak iritsiko ez zirela ere pentsatu genuen. Baina heurek konplitu zuten eta guk gobernua errekonozitu genuen. Hala ere, PSOE-PP koalizioa ez zitzaigun sekula zentzuzkoa iruditu, are gutxiago, hauteskunde horietan alderdi debekatuak egon zirela kontutan edukita.

Nola kudeatzen da elkartea?
Euskal Autonomia Erkidegoko gobernutik datozen dirulaguntzek osatzen duten masa sozietarioa dugu oinarrian. Dirulaguntzak osoki justifikatu behar izaten diren proiektu kulturalentzat daude bideratuta. Eskariaren araberako laguntza portzentual bat finkatzen du legediak, horren eskaria egin, eta xedatu hala ez, ekimena garatu behar izaten da. Itzalik ez sortzeko, legedi hori aldatzen joan da, eta laguntza horiei esker hazi dira herrialde honetako Euskal Etxeak. Gainera, baliabide propioak ere baditugu, sukaldaritza euskalduneko jatetxekoak, alokairu espazioetakoak, pilotalekuetako kantxakoak eta euskarazko klaseetakoak, besteak beste.

Nork egiten du eskaria?
Erromantizismotik gerturatzen direnak badaude, amatxi-atatxi euskaldunak izan zituztelako; beste batzuk hizkuntzen maitaleak dira eta arrazoi exotikoek erakarrita azaltzen dira. Garrantzitsuena da gure hizkuntza Buenos Aireseko Unibertsitatean presente dagoela, Hizkuntzen Zentro Unibertsitarioaren (CUI) bitartez, eta euskara irakasleak Argentinan ikasitakoak dira. Euskal Herriko irakasleak harrituta geratzen dira dagoen maila ikusten dutenean.

Bertako medioek egiten al dute  zuen ekintzen oihartzunik?
Zaila da Argentinako hedabideetan sartzea. Espainiak betidanik izan du desberdinarekiko izaera zapaltzailea, eta Argentinari eta bertako hedabideei kutsatu die, gurearen gisako nazioei erreparorik ez diote egiten. Hala ere, Buenos Aires Celebra festa da gakoa. Urtean behin, hiriko kaleak mozten dituzte kolektibitatea kalera irtetzeko. Horrek nor garen eta nondik gatozen zabaltzeko aukera ematen digu. Aurtengoan, abuztuan, hamarmila pertsona pasa ziren. Argentinako Euskal Etxe guztiek parte hartzen duten erakuslehio erraldoia da.

Kontaiguzu, zertan datza Argentinako Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak sustatzen duen Bidaiariak Hartzeko Euskal Sarea?
Euskal Herriko ikasleei zuzendutako proiektua da, etxetik gertuago sentiarazten dituzten espazioak ahalbidetzeko xedea duena. Liburutegia, ordenagailu gelak eta baita pilotalekua ere. Euskal Etxeek beti izan zuten anaitasun eta elkartasun eginkizuna berreskuratu nahi du proiektu honek.

Zenbaitetan nagusitasunetik begiratzen dio Europak Hego Amerikari. Hala ere, antzinako kontinenteko herrialde guztiek ez dituzte beren diktadurak kondenatu… Espainia gobernatzen duen alderdiak abantailadun ikasle gisa jokatzen du horretan…
Bai, harrigarria zaigu gizarte zigorrik ez egotea. Jendeak bozkatzen jarraitzen die! Errebisionismoarekiko beldur izugarria dago, baina aurrekoa berrikusi gabe ezinezkoa da ezer eraikitzea. Gorrotoa ekiditea da beren argudioa, baina ezinbertzekoa da biktimak errekonozitzea. Argentinan, behintzat, militarrak epaitzen dituen prozesu demokratikoa gauzatu dugu.

Loturak: Jordimolina.com

Arantxa Anitua: “Espainiak betidanik izan du desberdinarekiko izaera zapaltzailea”

Zer duzu buruan “Arantxa Anitua: “Espainiak betidanik izan du desberdinarekiko izaera zapaltzailea””-ri buruz