Libre

Zein ederra den askatasuna. Aske izan zein sentitzea. Biak. Eta kitto. Haizeak ilea astindu eta korapilatzea. Itsasoko olatuek prakaren baxuak bustitzea eta hondarrez betetzea logela. Aldakak musikaren erritmoarekin batera mugitzea. Beno, edo musikaren erritmoa ahaztu eta besterik gabe mugitzea. Aurrera eta atzera, ezker eta eskuin, gora eta behera.

Barneraturik dauzkagun kateak hautsi, zakarrontzira bota eta oihu egitea. Ozen zein isilik. Goruntz begira, burua tente. Zutik mantentzea inguruaz gozatuz. Besarkadak eta musuak ematea. Edonori, norberari. Maitasuna eta irribarreak oparitzea nonahi. Ispilu aurrean jarri, besoak zabaldu eta “maite zaitut” esatea.

Begiak itxi, arnasa hartu eta soilik airea sentitzea. Zu zeu ere airea bazina bezala. Bizitzeagatik bizitzea, segundoro. Zein zaila den askatasuna. Aske izatea eta baita sentitzea ere. Libre jaio, libre hazi eta libre hiltzea.

Aske, bizi, libre

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...