Apropiazio kulturala, edo kolaborazionismoa?
Apropiazio kulturala edo kolaborazionismoa? –
Heldu da haur eta “beti gazteek” itxaroten zuten eguna, edo esperotako gauak dakarren biharamuna.
Baina atzo kirioak dantzan izan bagenituen, ez zen izan Olentzerok oparirik ekarriko ote zigun zalantzak, ez horixe, Bizkaiko txapelokerrek jaurtitako txio batek baino; azpian duzuen honexek.
Eta berau ikusita, atoan etorri zaigu duda: “Hau zer da, Guardia Zibilen apropiazio kulturala, ala Olentzeroren kolaborazionismo hutsa?”.
(2/2) Hunkigarria da itxaronaldia,
ilusioa bai handia
ta azkenik, poztasun zoragarria.Olentzero, egizu ametsak bete daitezen, gu guztion zaindari izango gara eta. ?? pic.twitter.com/wzm8NCw9SK
— Guardia Civil Bizkaia (@gcivilbizkaia) December 24, 2021
Apropiazio kulturala edo kolaborazionismoa?
Txio hau ikusita, Bizkaiko guardia zibilen kontuan sartu, eta ikusi dut ele bitan dagoela, %50-%50. Eta, gainetik ikusita, euskara txukunean.
Beharbada alderdi/politikari abertzale (euskal abertzale) batzuek baino hobeki!!!
Pilak jarri beharko dituzte, gutxienez Bizkaiko guardia zibilak bezain fin ibiltzeko!
“gu guztion zaindari izango GARA”
Ulertu behar, zuzen edo zeharki, Eurak (PGC) izanen direla guztion zaindari?
Iruñean urtetan Olentzero eramaten eta laguntzen zutenak jipoitzen eta Areso herrian Olentzeroren irudia desagerrarazten eta suntsitzen aritu ondotik (harik eta ‘in fraganti’ harrapatu zituzten arte)… orain Olentzeroren “adixkide” agertu nahi dute? Aurpegi garbiketa, autopropaganda narratsa edota probokazioa.