Antzin-Ameskoako Mankomunitateak euskara kontuan hartuko du
Antzin-Ameskoako Mankomunitateak euskara kontuan –
ANTZIN-AMESKOAKO MANKOMUNITATEAK EUSKARA KONTUAN HARTUKO DU
Antzin eta Ameskoabarrena 2017tik daude eremu mistoan.
Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 11 lanpostu ditu, eta plantilla organikoan ez zuen euskara ezertarako kontuan hartu. Horrexegatik, kexa jarri genuen Nafarroako Arartekoaren bulegoan.
Nafarroako Arartekoari helarazitako txostenean, Mankomunitateak honako asmo hauek adierazi ditu:
- Aztertuko duela euskara merezimendu gisa puntuatzea hurrengo lan deialdietan.
- Aztertuko duela zenbait lanpostutan bi hizkuntzak jakin beharra, eta gero ordezkari sindikalekin negoziatuko duela.
Hala, Nafarroako Arartekoak espedientea itxi du, afera konponbidean dagoelakoan.
Ikusteko dago ea azterketa eta negoziazio horiek baliagarriak ote diren euskara kontuan hartzeko. Hala ere, euskararenganako nolabaiteko konpromisoa adierazten du Mankomunitateak txosten horretan.
Espero dezagun aurrerantzean euskara kontuan hartzea plantilla organikoan eta hurrengo lan deialdietan, euskaldunon hizkuntza eskubideak bete ditzan.
Zorionak, lan ederra ari zarete egiten!