Zuzeuko erredaktore gazteenek xaxarako egin badute ere, atsegingarri zait John Goodmanen antza dudala entzutea, antzezle ontzat baitaukat, eta TREME teleseria ikusi eta gero, maite baizik ezin baitut egin gizon hau. Baina oraintxe ez dakit zer den egia. Alvarez Rabo lagunak esaten dit izenik emango ez dudan aktore australiar ospetsu baten berdina naizela. Quim Monzók, ostera, Stephen Fry britainiarraren antza dudala... Ez du garrantzirik batere, baina nik uste nuen aitaren aldekoa nuela itxura amarena baino gehiago. Gutxi gora behera, mundu guztiaren erdiak bezala, beste erdiak amarena baitauka. Hor bukatzen zen dena. Orain, antza, Michael Jacksonen traza ere ukan dezakegu, edo Madonarenna… Gauza batzuetarako zein den aspergarria globalizazioa, Mon Dieu!