Antolatzailea aipatzea ahaztu zitzaien

agenda_abenduaIII. Beasaingo gaztetxoen San Silbestre lasterketaren antolatzailea aipatzea “ahaztu” zitzaien, aidanez, Beasaingo Udalak editatzen duen “Beasain Egunez Egun” aldizkariko abenduko alean. Ta gabezia nabarmen geratu zen.

“Beasain Egunez Egun” Beasaingo Udalak 2008ko urria ezgeroztik herrian buzoneatzen duen hilabetekaria da. Herriko kontuak eta ekimenak azaltzen dira bertan eta azkeneko orrian dagokion hilabetearen agenda agertzen da.

Abenduko alea errepasatzen ari nintzela, abenduko agendako atalari gabezi kurioso bati erreparatu nion. Herriko talde eragile eta elkarteek antolaturiko ekitaldi guztiek zuten antolatzaile bat, herriko gaztetxoentzako antolaturiko San Silbestre lasterketa ezik. Goiko irudian ekimenen azalpenetan antolatzailea betik agertzen dela kolore berdez nabarmendu egin dut hemen neurri handiagoan ikusi daiteke. Gaztetxoen San Silbestre lasterkeen azalpenean antolatzaileen azalpenik ez da inondik ageri. 2011ko kartelean aldiz, agerian agertzen dira antolatzaile eta laguntzaileak.

Hasi berrien despistea? Deskuidoa? Ai,ai,ai…

Lasterketa hau 2009. urtean Beasaingo Batzokia Kultur Elkartearen eskutik antolatzen hasi zelarik, orduko lehenengo edizioaren 60 argazkiz osaturiko galeria GureGipuzkoako nire profilean CC-BY-SA baimenpean eskuragarri duzue.

Herri lasterketa batean herriko gaztetxo andanaren partehartzea lortzea eta ekimen txukun eta polit bat antolatzea antolakuntza eta lana gogotik eskatzen dute. Eskerrak eman nahi dizkiet lasterketa hauetan lanean ibiltzen diren lagun eta norbanako guztiei.

 

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.

11 pentsamendu “Antolatzailea aipatzea ahaztu zitzaien”-ri buruz

  • TroelsLundsVej 2012-01-29 01:02

    Eskisabelek parez pare jarri ditu oso ezberdin diren bi elementu: ekitaldi baten kartela, eta udal aldizkari bateko ekitaldi-programa. Hain ezberdin diren bi gauza parekatzea hasi berriaren despistea izan al da? Deskuidoa? Ai, ai, ai…
    Eskisabel, Eskisabel, ez dut uste esan beharrik dagoenik, baina ekitaldi baten kartelean BETI jartzen dira antolatzaileak, aldiz, halako programetan, ia inoiz ez (“ia” jarri dut, baina jarri beharrik ere ez nuen). Ez Bildurekin eta ez EAJrekin. Hau aipatzea ahaztu zaizu, Eskisabel.
    Eta Zuzeuko editoreak honi lehentasuna…
    Apostu kasu honetan ez dagoela zuzenketarik! Eskisabelen partetik esan nahi dut, noski, Zuzeuko editoreena ez baita akatsa, “ipurdibistangeratzeberribat” baizik, kar, kar.

  • TroelsLundsVej 2012-01-29 09:59

    Eeeepaaa! Lehenengo zuzenketa, nikneuk. Zuzeuk ez dio honi lehentasunik eman, barka Zuzeu, “ipurdibistangeratzea” nirea izan da. Eskisabelekin ere bai, berandu konturatu naiz programan eragile antolatzaileak jarrita daudela. Aurten ere antolatzaileak jarri behar zituzten, gainontzeko ekitaldietan bezala. Hori bai, “kaltetuak” bi lasterketetako antolatzaileak dira, ez haurrena soilik. Azken urte honetakoak helduen proba BETI BIZI K.A.E.-k antolatu du, eta haurrena ez dakit, baina uste nuen Herriak Elkarlanean-ek antolatu zuela, Batzokia behintzat ez dut inon topatu. Norbaitek hau argitzerik balu… Dena dela, barka Eskisabel, aurreko erantzuna desegokia zen eta.

  • TroelsLundsVej 2012-01-29 10:15

    Ba bai, konprobatu dut, haurrena Batzokia izan da. Beraz, agenda horretan jarri gabe geratu dira Beti Bizi K.A.E. eta Batzokia Kultur Elkartea, antolatzaile diren partetik. Ai, ai, ai…

  • Xabier Eskisabel 2012-01-29 11:54

    Aipatzen duzun bezala da, umeen lasterketa Batzokia Kultur Elakrteak antolatzen du ta helduena Beti Bizi Elkarteak.

  • Benetan, ez dut ezer ulertzean. Uste dut halako “informazioak” publikatzeak ez daukala zentzurik, ume-jokoak dira, gainera hitz-erdiz.

    1- Artikuluak ez du zuzenean ezer salatzen, baina helburua irakurleak bere buruan ideia bat sortzea da: Beasaingo Udalak zentsura egiten du. Boterea aprobetxatuz, Beasaingo Udalak beraien ildo politikokoak ez diren taldeen kultur ekitaldiak isiltzen saiatzen da. (Por tzierto, zerbait salatu nahi baduzu, komenigarria da argi hitz egitea, ze adibidez nik ez dakit nork agintzen duen Beasaingo Udalean).
    Oker ez banaiz, Beasaingo Udalak zentsura egiten du. Hori al da artikulu honekin salatu nahi duzuna? Zergatik ez duzu argi eta garbi salatzen? Agian huskeria batean oinarritu zarelako eta barregarri geratuko litzatekeelako halako salaketa bat egitea?

    2- Demagun baietz, hori dela salatu nahi duzuna. Demagun zuzenean ez salatzea estilo kontua dela. Beasaingo Udalak sistematikoki (ala askotan, ala behin baino gehiagotan) isilarazten ditu “bere aldekoek” antolatzen ez dituzten gauzak? Ala zensura hori Batzoki Kultur Elkarteari, ala EAJri egiten zaio? Zensura hori nolakoa da, Udaleko aldizkarian antolatzailearen izena ezkutatzen da sistematikoki? Baimenak ukatzen al dira? Talderen bati (ez dakit, pailaso talderen bat, antzerki talderen bat, musikoren bat…) Beasainera joateko debekua ezarri zaio? Zertan datza zensura hori? Zer esan nahi duzu artikuluarekin?

    3- Batzoki Kultur Elkarteko norbait saiatu da Udalarekin hitzegiten eta azalpenak jasotzen? Zer esan du zinegotzi/alkateak? Akaso esan al du “ni alkate naizen bitartean Batzokiko kabroi horien izena ez da agertuko Udal boletinean?

    Benetan, ez dut zure salaketa errefusatzen, baina datu gehiago behar dut, eta argitasun gehiago ere bai.
    Ni zu banintz eta ziur egongo banintz zera egingo nuke:

    -Artikuluaren izena aldatu: “Beasaingo Udalak (BILDU) bere aldekoak ez direnek antolatzen dituzten ekitaldi kulturalak isailarazten eta oztopatzen dituzte”. Jarraian nire eskuan ditudan datu guzti-guztiak emango nituzke. Bukatzeko, eta kontraste gisa, aurreko udalaren jokaera aztertuko nuke, halako kasurik noizbait herrian eman diren eta horien aurrean Bildukoen jokaera nolakoa izan den argitzeko. “Popabistan” geratuko lirateke horrela zentsuratzaileak.

    Hori guztia datuak izango banitu.

    OHARRA: Hartu edozein egunkariko “agenda” tartea. Topatzen baduzu akatsik gabeko bat, bidali. (Ikerketa bat egiten ari naiz)

  • Xabier Eskisabel 2012-01-29 17:42

    Wow!

  • Wow?

    Ze erantzun mota da hori?

    Esan, zer esan nahi duzu? Zergatik ibili behar da beti erdi-esaka? Esan ba, horretarako da hau: ideiak komunikatzeko.

    Komunikatu ba, niri dagokionez, “WOW” ez da komunikazioa.
    Beharbada, WOW, nik ezagutzen ez duzuan hitz bat da, zer adierazi nahi duzu?

    Jakina, ez zaude erantzutera derrigortuta, nahi baduzu PLUM batekin erantzun ahal duzu.

  • Horrelakoak ez dira inoiz kasualitate izaten. Lehen, orain ta gero. Orain botereak aldatu dira. Izorrai!!! Ez dakidana da zergatik antolatzailearen izenak jarri behar diren. Herriagatik ez al da ba egiten? Edo gandorra altxatzeko? Eman egurre Bildu!!

  • TroelsLundsVej 2012-01-29 21:19

    Horrelakoak ASKOTAN izaten dira kasualitateak, baina uste dut gehienok (nik barne, noski, askotan gustatu ez arren) dugula erraztasuna…ala joera…ala halako zerbait, halakoetan gaizki pentsatzekoa.

  • Arranok dioena da hemen gertatzen dena. Badakizue, zenbat eta gorako orduan eta “ipurdibistanago”.
    Arrano behintzat zintzoa da: bere ipurdia erakusteaz harro dago, orain bere txanda dela uste baitu.
    Beste batzuek, urte luzez besteen ipurdiak arrazoiz seinalatzen ibilitako beste batzuek, uste dute, ordea, ipurdi batzuk beste batzuk baino garbiagoak (edo zikinagoak, kontrara) direla, eta batzuk seinala daitezkeela eta besteak ez.
    Ipurdi guztiak seinalatzen dituztenei ekidistante daitzen zaie.
    Wow, zeinen herri dibertigarria gurea.

  • TroelsLundsVej 2012-01-30 16:27

    duzkiakust, ados zurekin…amaierako esaldian (soilik): Zeinen herri dibertigarria gurea.