Maleta baten bidaia hegazkinez

Maletak eta señoritakHegazkinez bidaiatzen dugunean, ondo ezagutzen ditugu jarraitu beharreko pausoak eta nora jo. Baina gure fardelengantik banatzen garenean, haiek zer bidaia mota izango duten eta nondik  nora eta nola joango ote diren galdetzen diogu geure buruari maiz. Erantzuna, ondoko bideoan. Bidaia ona izan!

2 pentsamendu “Maleta baten bidaia hegazkinez”-ri buruz

  • Bideoko bidai poltsak gurdi bat du beretzat bakarrik, eta xamurtasun handiz hartu eta uzten dute. Jeneralean gurdi bakoitzean dozenaka maleta eta poltsa pìlatzen dira, lasto fardelak bezala boteak (tira, turista klaseko bidaiariak bezala, egia da). Behin nire hegazkinekoak nola biltzen zituzten ikusi eta ikasi dut ekipai gutxirekin bidaiatzen. Eta erresistentea, eskuko poltsa batean sartzen ez bazait.

  • Bai, arrazoi duzu. Bideoa Delta hegazkin enpresarena da, normala da samurtasun hori. Dena den, interesgarria da gure maletak nondik nora doazen ikusteko eta maleta egin behar dugun hurrengoan gauza bat baino gehiago kontuan izateko.