42 pentsamendu “Anonimoen mezua herriari”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague 2012-08-30 17:33

    Umorea ez zaizue falta, alajaina! Baina hau ez da anonimoa, betere, hau iparla da, “berdaderoak”, eta zomorro horren azpian Alazneren beste zomorroa dago. Animo, hemen ere txapa berberak errepikatuko dizkizuet eta. Hasteko, Alazne anonimus, oraindik ez diozu erantzun beste harian egindako galderari: Aldarrikatzen duzuen abstenzioa zein ekintza politiko estrategikoren baitan dago?

  • Amonamantangorri 2012-08-30 18:31

    Ba nire irudikoz, igual bai, pertsona batzuei komeniko litzaieke urriko igande eder batean elkartu eta Iparlara joatea: hamaiketakoa egin, aire garbia arnastu, urte luzeetako borrokan metatutako esperientziak elkartrukatu, erreformista ergel horien kontra esan beharreko guztiak gustora bota, eta suerte pixka batekin, aspaldiko partez txorta jo,…

  • Obanoseko infanzoia 2012-08-30 18:42

    ta zu, bitartean, espainolez trabestituta ta hala, urnara! ta lasai indar okupatzaileak han egongo dira urnak zaintzen zu iritsi arte. Eguna on pasa.

  • Ze ona.

    • Gonzalo Etxague 2012-08-30 20:14

      Keba, Mikel, ez da ona. Youtuben bideoa hartu, gainean audioa jarri eta listo. Hitlerren bideoa askoz ere hobeak ikusi ditut sarean, oso barregarriak. Gogoan dut Hitlerri Lost telesaiaren bukaeraren berri ematen dioten hura. Haiek barreak. Honek ez dauka graziarik.

  • Txortan ere bai? Ni banoa!! Ez banaute españolen demokraziaren festa handienean mahai batean esertzeko bahitzen behintzat…
    Zer ordutan aurrikusten da irteera?

    • Gonzalo Etxague 2012-08-30 20:29

      Hori duk koherentzia, Mikel, hori duk. Horrela ziur egon di-da lortuko duzuela independentzia mendi txango bakar batean. Ea ondo ulertu dudan: txortan egiteaz gain, etsai faxistaren kontrako ekintza estrategia antolatuko duzue mendian Bulldog inperialista suntsitzailei eta zipaio armatu zein armatugabeei aurre egin eta independentzia lortzeko, baina hiri Espainiak hauteskunde mahai batean egoteko agintzen badik, orduan, txangoa bertan behera utzi eta mahaira joango al haiz mutur beltz??? Baina zer aktibismo klase da hori? Aizak, Mikel, mahaira ez joategatik isuna jarriko diate. Tira, ulertzen diat independentziari uko egitea isuna saihesteko, baina horregatik txortan egiteari uko egin? Pentsa ezak ondo eta hoa mendira hire bila Brunete osoa bidali arren.

  • Bideoa igo duen gizarajoak ‘Herrialdea: Espainia’ jarri ez du ba!
    Sinesten ez badidazue begiratu bere kanala:
    http://www.youtube.com/channel/UC-2bIsIV4j9r_LAci9qME5g

    • Absentzionista españolak! 2012-08-31 11:51

      jajajaja. Noski! Hauteskundeetan guk ez bozkatea nahi duten bakarrak españolak dira… zeini bururatu zaio bideoa abertzaleen mezua zela? Mesedez… jajaja

      • Ulermen arazoak dituzula dirudi.
        1. Bideoa igo duena superabertzalea omen da.
        2. Bere profilean bere herrialdea Espainia dela jartzen du.
        Ez al duzu kontraesanik ikusten?

        • Abstentzionista espainolak! 2012-08-31 15:54

          Ai ene… ulermen arazoak zureak izango dira:
          1.- Omen horrek ez dakit zer esan nahi duen. Berak bere burua abertzaletzat erakusteak ez du esan nahi abertzalea denik.
          2.- Nik bideoa gehiago ikusten dut instituzioetan parte hartze honekin dudatan dauden abertzaleak desmobilizatzeko nazionalista espainiarren estrategia barruan: nazionalista espainiar batek norbere burua ezin abertzaleago bezala agertu eta abertzaleei ez bozkatzeko mezua helarazi, abertzaleen indarra txikiago dadin. Azken batean, zenbat eta indar abertzalea handiago izan orduan eta arrazoi gutxiago ditu estatuak, euren jokoaren zilegitasuna ukatzen ari gara.
          3.- Noski, ikusten dut ironia edo kontraesan hori. Baina nik harago joan nahi nuen. Bideokoa hain zuzen ere espainiar bat dela uste dut, abertzaleen indarra jaisteko asmoarekin, ez bozkatzea ezin abertzaleagotzat joz. Baina nori egiten dio min boto abertzaleak? Guri ala estatuari? Nahi duzuena pentsatu, baina garbi dago hauteskundeetan parte hartzea ez hartzea baino eraginkorragoa dena…e

          • Gonzalo Etxague 2012-08-31 16:06

            Nik uste dut biok gauza bera pentsatzen duzuela baina ironiak gaizkiulertura eraman zaituztela.

          • Arrazoi duzu, gaizki ulertu nuen zure erantzuna, ironikoa zinela uste nuen eta zuk eman nahi zenion esanahiaren kontrakoa ulertu nuen.

            1. Omen esatean zehazki zuk diozuna esan nahi nuen, alegia, bandera faltsuko bideo bat dela nire ustez.
            2. eta 3. Ados. Abertzaleok batzen hasi garen honetan, banaketa sortzeko intentzioa ikusten diet nik ere abstentzionista hauei.

  • Baina, zer da hau, Vaya Semanitatik ateratatako bideo -ustez- barregarri bat?

  • Onena, Silos-ko monjeen jantzia da.

  • Gauza bat oso argi dago: galduta gabiltza, zeharo. Abstentziorako hauteskunde kanpaina egiten ari direnak ez dute bide orri alternatiborik aurkezten, jendea konbentzitzeko. EH Bilduren alde ari direnak ere ez dute bide orririk ikusten, badirudi badaezpada joango direla boza ematera. Inork ez daki ongi zertan ari garen. Nik ez, behintzat. Ez naute konbentzitzen ez batzuek, ez besteek.

  • Gonzalo Etxague 2012-08-31 14:58

    Oker zaude, galduta zu zeu zabiltza. Kontu bat da etorkizunaz zalantza izatea eta beste bat galduta ibiltzea. Galduta bazabiltza ez dakizu hurrengo urratsa ere zein den. Nik badakit zein den urratsa: herri honetako abertzale eta independentista guztiak batzea estrategia adostu eta denok batera horren alde egiteko. Eta badakit zein den atzerapausoa eta okerra: zatiketa bultzatzea. Independetzia lortzeko formula magikorik ez daukat, ordea.

  • Aurreko bi mezuekin, bi puntu hauetan gehienok ados al gaude?
    1- Ez batzuek, ez besteek ez dugu estrategiarik (Hur)
    2- Independentista guztiek, bat eginik, landu eta martxan jarri beharko genuke estrategia hori (Gonzalo)

    Gonzalo, alderdi abertzaleak, batasun hori bilatu beharrean, hauteskundeetan pentsatzen eta elkarri mokoka ikusten ditut nik.

    • Gonzalo Etxague 2012-08-31 16:02

      Lehen Batsasuna, Aralar eta eta Eusko Alkartasuna nor bere bidetik zebilen. Orain hiru horiek elkar hartu dute bakoitzaren militantziaren onespenarekin. Oraindik falta da batzeko. Halere, gaur egun indar abertzeleak bi aldetan batzea eta ez hamaikatan, urrats historikoa da, bide zuzena eta jarraitu beharrekoa.

  • “indar abertzeleak bi aldetan batzea… urrats historikoa” ???
    Duela 30 urte ere bi aldetan zeuden eta! A ze urratsak ematen ditugun!

    • Gonzalo Etxague 2012-08-31 16:38

      Orain dela 30 hamar urte bi aldetan batuta zeudela???? Esan nahi duzu ETAm, ETApm, Komando Autonomoak, troskistak eta Albaniako Aldedi Komunistaren jarraitzeak, nor bere aldetik, herriaren abanguardia politikoa zirela uste zuten garaian???? Eusko Legebiltzarrean zazpi indar politiko zeuden garaian???? Zure ekuazio horretan non sartzen duzu Euskadiko Ezkerra???? Baina demagun bi aldetan zeudela: Herri Batasuna eta EAJ. Bada, 30 hamar urteren ondoren nork jan dio lekua nori? Nork esan zuen azken hauteskundeetan, duela hilabete batzuk, euren helburua Ezker Abertzaleak baino boto gehiago lortzea zela? Urkulluk esan zuen. Imaginatzen al duzu orain dela 30 urte Arzallus jauna antzekorik esaten? Barkatu, baina orain dela 30 urte Ezker Abertzaleko militanterik baikorrenak ametsetan ere ez zuen ikusten EAJ garaitzeko aukerarik, ez epe luzean, bederen. Nolanahi ere, gaur egun orain dela 30 urte baino askoz ere hobeto gaude alde ia guztietatik begiratuta, oraindik askatasuna tokitan daukagun arren.

      • Abertzale guztiok batu behar garela esatetik, EAJ garaitzetik gertuago gaudela esatera pasa zara. Zertan geratzen gara? Nor da etsaia? Nor da garaitu behar duguna?

        • Gonzalo Etxague 2012-08-31 17:36

          Batak ez du bestea baztertzen. EAJ garaitzeak boto gehiago lortzea esan nahi, besterik ez. Ez du esan nahi jertzale oro buruan makilaz jo behar denik! Aitzitik, kalean jeltzaleren bat ikusten baduzu, begirunez agurtu eta potea hartzera gonbidatu, ea horrela konbentzitzen duzun zurekin bat egin dezan. Eta konbentzitzen ez baduzu, begirunez agurtu berriro. Bihar izango da. Jendea irainduz eta mespretxatuz, horretarako arrazoiak edukita ere, ez da inor konbentzitzen. Gaur egun, EAJ ez dago prest indarrak batzeko. Ziur nago EAJk horretarako nahia izango balu Ezker Abertzaleak beso zabalik jasoko lukeela. Baina ez nahastu kontzeptuak: indarrak batzea ez da siglak batzea, ez da Ezker Abertzalea eta EAJ batzea. Nik neuk horretaz hitz egitean siglak aipatu ditut, baina gauzak erraz esateko modua besterik ez da. Nire ustez, lortu behar dugun lehen gauza pertsona abertzale eta independentista guztiak norabide berean jartzea da, proiektu eta estrategia berean sartzea, zein alderditatik datorren aintzat hartu gabe. Lizarra-Garazi saiakera izan zen, gaizki atera zen, baina herri honek inoiz ilusiorik izan badu, orduantxe izan zen. Atxaga plagiatuz, Lizarra-Garaziren garaian jendeak lebitatu egin zuen kalean.

          • Gonzalo Etxague 2012-08-31 17:37

            Eta, beste gauza bat: arerio politikoa ez da etsaia.

          • “independentista guztiak norabide berean jartzea da, proiektu eta estrategia berean sartzea, zein alderditatik datorren aintzat hartu gabe”
            Horretan guztiz ados nago zurekin.
            Nire ustez, Pnv eta Bildu gaur egun, hori lortzeko trabak jartzen ari dira.

  • Gonzalo Etxague 2012-08-31 17:48

    PNV traba dela zalantzarik ez. Hobetu azaldu ahal duzu zergatik ikusten duzu Bildu ere horrela?

    • Ez da posible, helburu nagusitzat, independentzia eta sozialismoaren alde daudenak batzea izatea. Eta abertzaleak batzea ere, helburu nagusitzat izatea.
      Lehentasunak jarri behar ditugu.
      Lehentasuna sozialistak elkartzea bada, egurtu ditzagun eskuindarrak.
      Lehentasuna abertzaleak elkartzea bada, egurtu ditzagun españolak.

      Ezin dena da, eskuindarrak egurtu eta gure helburua abertzaleak batzea dela esan.

  • Gonzalo Etxague 2012-08-31 21:31

    Etetet!!!! baina nora zoaz? Hemen independentziaz ari gara, sozialismoak bigarren solairuan, mesedez. Ez aldatu orain eztabaida. Nondik atera duzu helburak independentzia eta sozialismoa direla?

    • Nahi duzun modura, sozialismoa eta independentziaren ordez jar ezazu ezkertiar eta soberanista

  • Gonzalo Etxague 2012-08-31 22:21

    Gaurkoz independentziaz baino ez, mesedez. Lehen esan didazu abertzaleak batzeko PNV eta Bildu oztopo direla. PNVri dagokionez, ados nago. PNVko agintari gehien-gehienak (denak ez esateagatik) oztopo dira abertzaleak batzeko eta independentzia lortzeko. PNVri botoa ematen dioten herritarren erdiak, askoz jota, izan litezke orain edo gero independentziaren aldekoak, gehiagok onartuko balute ere. Oso zaila iruditzen zait gaur egun Lizarra-Garazi errepikatzea, eta are zailagoa arrakastatsuas izatea. orain arte ados bagaude, ondo. Baina oraindik ez dut ulertzen zergatik den Bildu ere abertzaleak batzeko oztopo. Benetan esaten dizut, ez dut zure ikuspuntua ulertzen.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-01 00:38

    Bildu da PNV-ren erreleboa, arlo berdinean jolasten dute ta, okerragoa, proiektu berdina bultzatzen dute: Espaina mailan. Benetazko ostopoak dira gure askatatasuna erreskuratzeko. Interes partidistak, espainako orbitan, dituztelako eta helburu estrategikoa ahaztu zitzaielako, euki arren ez gero, hori ere behar bada, zalantzan dago. Herriak kapazitatea du bertan behera partido guztiak desegitzeko ta agintari nazional bat martxan jartzea. Agintari bat sendoa, politizatua, ekintzak neurtzen dituen logika propio batetik. Heria ta agintariaren fusioa da elementu ezinbestekoa helburuak lortzeko. Heria aipatzen dudanean, nirea aipatzen dut: okupatuak sentitzen garenok.

  • Gonzalo Etxague 2012-09-01 00:48

    Mesedez, norbaitek erantzun ahal du seriotasun pixka batez zergatik den oztopo Bildu abertzaleak batzeko?

  • Ea seriotasun gutxiko adibide inozo batekin ulertzen garen:
    Demagun gure helburua euskal futbol zale guztiak batzea dela. Era berean, gure beste helburu bat erreal zaleak batzea ere badela. Azken hau lortzeko, egunero atletik kritikatzen ari garela.
    Egoera honetan ez duzu trabarik ikusten? Ez zaizu iruditzen bi helburuetako bat lehenetsi beharra dagoenik?

  • Gonzalo Etxague 2012-09-01 14:15

    Ulertu gabe jarraitzen dut. Iruditzen zait norberak buruan daukan irudia oso ezberdina dela. Askoz ere sinpleago ikusten dut nik: eragile abertzale guztiak (alderdiak, sindikatuak, elkarteak…) behingoz norabide berean jartzea independentzia lortzeko. Horrek ez du esan nahi ezinbestez denak teilatu bakarraren pean sartu behar direnik, baina biderik onena horiek guztiak Hego Afrikakoa bezalako Batzar Nazional batean biltzea izango litzateke. Bien bitartean, jarrerak hurbiltzeko ahalegin guztiak egin behar dira, irainak eta gaitzespenak albo batera utzita bi aldeetatik, herri honetako kirol nazionala arerioa iraintzea baita, alde guztien partetik, gainera. Benetako bi adibide jarriko dizut: urtetan LAB eta ELA sindikatuek elkarlana eta ekintza sindikal bateratua bultzatu dute, nahiz eta izaeraz bi sindikatu izan eta hauteskunde sindikaletan nor bere aldetik aurkeztu. Abertzaleen ikuspuntutik, neure ikuspuntutik, behintzat, hori ona zen, eta kontua zapuztu zenean, txarra izan zen. Beste adibidea PPk/UPNek eta PSOEk ematen digute: Espainiaren interesak eta inposaketak babesteko ez daukate inolako arazorik elkar hartu eta frenteak osatzeko; bada, egin dezagun geuk ere gauza bera independentzia lortzeko.

  • Ez duzu erantzun ea adibidean trabarik ikusten ote duzun.
    Nik uste oso ondo ulertu duzula. Kontua da, ez duzula onartu nahi, oraingoz, Bilduren lehentasuna EZ dela abertzaleon batasuna.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-01 15:37

      Mesedez, ez gaitezen lehia dialektikoetan, bestela elkar ulertzea ezinezkoa da. “Bilduren lehentasuna EZ dela abertzaleon batasuna”. Redio!!!!! Atzo eskatu nizun erantzuna da, ez zen beharrezkoa hainbeste buelta ematea! Atzo esan zenuen PNV eta Bildu traba zirela abertzaleon batasuna lortzeko eta Bilduz galdetu nizun nik. Zergatik ez zenuen orduan esan orain esan duzuna? Bueno, jarrai dezagun atzokoaren haritik.
      Ados nago zurekin eta ez nago ados. Perspektiba zabala hartzea beharrezkoa da: Azken urteotan Ezker Abertzalearen helburu nagusia ez da independentzia izan, baizik eta independentziaren alde lan egitea ezinezkoa egiten zuen sorgin gurpiletik ateratzea. Helburu hori oraindik ez da erabat lortu, baina urrats handiak egin dira; hiru azpamarratzen ditu nik: 1) Estatuaren indarkeria zuritzeko eta abertzaleen zatiketa bultzatzeko baino balio ez zuen ETAren jarduna bertan behar uztea; 2) urtetan galdutako herriaren babesa berreskuratzea; eta 3) beste indar abertzale batzuekin bat egitea. Bidean, gainera, arrakasta lortu du, eta espero ez zituen emaitzak ere lortu ditu. Horrela demontrezko hauteskunde autonomikoetara iritsi gara. Ziur nago Ezker Abertzaleak lortu ditzakeen emaitza onak lortzeko aukerarik ez balu, eztabaida hau ez zela gertatuko. Baina goazen harira: urriaren 21ean hauteskundeak ditugu. Oraindik indartu eta eta finkatu behar den prozesu konplexu eta ahul baten erdian hauteskundeak ditugu, Ulisesen sirenak balira bezala. Horren aurrean, Ezker Abertzaleak hautagaiak aurketu ditu, beti bezala, eta beti bezala aurkeztu ahal izan dituen hautagaiak aurkeztu ditu eta ez nahi zituenak. Horretaz gain, ez dut ikusten ahalegin edo ilusio handirik erakutsi duenik hauteskunde hauetan. Garrantzia beste batzuek eman dute. Baina, gainera, aurreko garaiak ez hain urrunak gogoan hartuta, nahiko moderatuta ikusten ditut oraingoz Ezker Abertzalea eta PNV, tripak bota gabe egin ohi duten moduan. Baliteke, estrategiagatik izatea, ez dakit. Ba, hauteskundeak pasako dira, ziur aski hurrengo lehendakaria Urkullu izango da eta onena Patxi Lopez begi bistatik kentzea izango da. Badakit Patxi Lopez begi bistatik kentzeak ez duela balio handirik independentzia lortzeko, baina nik eskertuko dut, halere. Horretaz gain, hauteskundeetan PPren eta PSeren debaklea ikusten badut, are hobeto. Baina, orokorrean, hauteskunde hauek Ulisesen sirenak bezalakoak dira niretzat. Helburu nagusia oraingo prozesua finkatzea da, hurrengo pausua abertzaleak batzea izan dadin.
      Abertzaleak batu? Nola? Hasteko, esango dizut abertzaleak uste baino batuago daudela, lehen baino batuago bai, behintzat. Abertzaletasuna alderdikeriari gailentzen ari zaio. Nolabait esateko, abertzale gehien-gehienek begi onez ikusten dute elkarlana, baita alderdietako militanteek ere, uzkurrenak PNVkoak izan arren, haietako asko ere kontrakoak, noski. Berez, arazoa alderdiek beraiek daukate, batasunerako asmo garbia edukita ere, iraganeko herrak eta zamak egun batetik bestera konpontzen ez direlako. Prozesu luzea da.
      Ezker Abertzalea eta PNV elkarrekin bizi direnetik hamaika aldiz errepikatu dira hurbilketa saioak eta kontrakoa suntsitzeko ahaleginak. Horrela laburbildu daiteke bien arteko historia. Gaur egun, bi aldeetan inor gutxik pentsatzen du bestea suntsitu dezakeenik. Bestelakoa da kazetarien aurrean antzezten dutena. Gainera, ederki dakite independentzia lortzeko ezinbestekoa dutela elkarlana. Arazoa betikoa da: PNVk independentzia nahi al du? Ez badu nahi, indar abertzaleen metaketatik kanpo geratzen da, hori ez da Ezker Abertzalearen errua, PNVren aukera baizik.
      Orduan, geratzen den aukera bakarra independentzia nahi duten PNVko boto emaleak erakartzea da.
      Horregatik esaten dizut zurekin ados nagoela baina ez nagoela ados. EH Bilduren helburua abertzaleak batzea da, PNVrekin batera, edo PNVrik gabe, helburua ez baita siglak batzea.

  • Ez diouzu nire kritikari erantzuten. Zergatik ez du behingoz ezker abertzaleak, Pnv independentista den edo ez esatera behartzen? Zergatik ez du soilik metaketa independentista bultzatzen, ezkertiar-soberanista bultzatu beharrean?
    Dena bere alde izango luke, abertzaleen batasunean sinisten dugunon babesa, Pnv egoera deserosoan etabar

    • Gonzalo Etxague 2012-09-01 16:14

      Zure kritika zein den berriro esaten badidazu, gustura erantzungo dizut.
      Eta nola nahi duzu Ezker Abertzaleak PNV jarrera argitzera behartzea? Nola egin beharko luke? Benetan, horretarako ideia ona badaukazu, dirua ere emango dizute. Niri modu bakarra bururatzen zait PNVri mozorro hori kentzeko: indarkerariaren aitzakiarik gabe PNVrekin lehiatzea.

  • Behin eta berriz esan dizut nola. Hau nire azkena. Jarraituko dugu eztabaida berrietan.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-01 23:58

      Ez, Ikea. Ez dakit zer esan didazun behin eta berriro lerro pareko hiru postetan. Foro honetan kobratzen dizute ematen du, telegrama batean bezala. Nik txapa ederrak idazten ditut, luezeegiak, nadakit, baina hitzetan zu bezain zuhurra izan beharrik ere ez dago. Nik erantzuteko eta argudioak emateko lana hartu dut eta bertan zure galderei erantzun guztiak eman dizkizut, nik uste, edo ematen saiatu naiz. Bestelakoa da erantzunekin ados egotea. Hori zure kontu. Eta ziurtatzen dizut eztabaidatzeko eta elkar ulertzeko asmoz egin dudala. Baina pentsatzen hasita nago eztabaida helburu duzula, ez bitarteko, adostasuna ikusten duzunean ihes egiten duzula. Badaezpada eta nire asmo ona ikus dezan, zure laguntzarik gabe saiatuko naiz zure galderari erantzuten.
      Oker ez banago, Abertzaleak batzea lortzeko PNV eta BIldu oztopo ikusten dituzu ez batak ez besteak horretarako asmorik ez dutelako. Nik esaten dizut goizegi dela horrelakorik esateko, oraindik shock batetik ateratzen ari garela denok, batak besteari zaku bete zabor leporatzeko daukala, baina denborari denbora ematen behar zaio. Eta bitartean, noski, dena zapuzteko eta pikutara joateko arriksua dagoela. Horregatik, guztion aldetik laguntza eta babesa eman behar dugu, zintzo baina zorrotz ardura dutenekin, guk ikusten dugun bide garbia haiek ere ikusi eta jorratu dezaten. Apaltasuna erabili behar dugu arma gure artean.