ABC: Bolinaga-cabron

bolinaga cabron ABC
Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxeberria arrasatearrari. Noiz gertatu da? Urteak minbiziak jo zionetik, atzeraezinezko heriotza datorkiola diagnostikatu ziotela asteak eta ospitalean 15 eguneko gose greba egin eta gero. Presoaren askatasunak Euskal Herriko eragileen izan duen erantzun baikorrak ez du zerikusirik Espainia aldeko hedabideen mendeku gosearekin. Egunkari kontserbadoreek Uribetxeberria espetxean hiltzera kondenatu nahi izan dute eta legea ez betetzeko salbuespena eskatu.

  • ABC egunkariko erredakzioan arnastu den gorrotoaren erakuslea da haien webgunean minbizia duen presoaren argazkia izendatzeko modua: Bolinaga-cabron.

Uribetxeberriak Ortega Lara zuloan giltzapetuta izan zuenean izandako gizatasun gabezia bera erakutsi dute hedabide espainiarrek hilzorian den euskaldunarekin. Baldintzapeko askatasunaren albistea jakin ostean, ETAren biktima batzuk eta UPyD bakarrik agertu dira erabakiaren aurka.

Espainiako hedabideetan Uribetxeberriaren askatasuna

3 pentsamendu “ABC: Bolinaga-cabron”-ri buruz