Angel Oiarbide: “Sinistu behar dugu gure esku dagoela, inoren zain egon gabe”

Angel OiarbideEzina ekinez egina. Gure esku dago. Angel Oiarbidek ilusioa eta grina transmititzen du; hurrengo belaunaldiei hutsik ez egiteko determinazio zartaezina. Erabakitze eskubidearen aldeko dinamikako kideak “pattalduta” ikusten duen euskal gizartearen sua piztu nahi du, poxpoloak udazkeneko hostoak bezala.

Gure Esku Dago ekainean aurkeztu zen Irunen, “mugimendu herritarra, irekia, demokratikoa”, erabakitze eskubidea gizarteratzeko tresna gisa. Herrietan 50 aurkezpen egin dituzte, eta 1.000 lagunetik gorako sarea josten hasiak dira. Datorren urterako hainbat egitasmo prestatzen ari dira, denak parte hartzea bultzatzeko sortuak. Impasse egoera astintzera datoz. 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza kateak emango du zeresana.

Angel Oiarbide, idiazabaldarra, Gazta Zati Bat dokumentalarekin egin da ezagun. Txikitasunetik handitasunera borondatea eta taldearen indarra dagoela demostratu zuten Nazioen Munduko kideek. Metafora gisa, New York-eko Nazio Batuen areto nagusiraino heldu zen Idiazabalgo etxola xume batean egindako gazta zatia. Herritik eskualdera eta eskualdetik herrialde osora, Euskal Herriak nazio gisa bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea gizarte sektore guztietara helarazi nahi dute. Europako inertzia lagun, Eskozian zein Katalunian, Euskal Herriak ere era demokratikoan XXI. mendean izan nahi duen hori hautatzeko aukera izatea dute helburu. Oiarbidek landatutako haziak herritarren sostengua badu, uste dute ez dela herri honen borondatea geldituko duen gizasemerik ezta estaturik izango. “Heldu da unea. Gure Esku Dago”.

ELKARRIZKETA ERREPRODUKZIO ZERRENDAN

GALDERAZ GALDERA

 Nola ikusten duzu egungo impasse egoera?

Politikariekiko menpekotasun handia izan da orain artekoa?

Ziklo berri batean gaudela. Zergatik heldu da unea?

angel oiarbide1

Espainiak eta Frantziak ez dute horrelakorik ametituko…

Abertzaleak ez ezik, gainontzekoak ere erabakitze eskubidearen alde jartzea da helburua?

Lurraldetasuna arazo bezala. Landu duzue?

Baduzue kanpotik ezker abertzalearen kaxoian kokatua izateko beldurra?

angel oiarbide, elkarrizketa, gazta zati bat, gure esku dago, nazioen mundua
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

12 pentsamendu “Angel Oiarbide: “Sinistu behar dugu gure esku dagoela, inoren zain egon gabe””-ri buruz

  • Angel-i galdera:
    Hemen bizi eta Idiazabal españa dela dioen baten iritziak, abertzale batenaren zilegitasun berdina al du?

  • Iker R-ri erantzuna BAI.

  • Inperialismoari herri hau suntsitzea oso merkea ateratzen zaio. Hortarako zapalduen baimena dute. Herri hau desargertzeko fasean dago. Desagertzioa hori okupanteek duten gerlako makinaria barruan programatua dago.

  • Ondo esanda, desagerpena hori ez desagertzioa. Barka.

  • Bai, hemen denok dute euskaldunen etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea. Munduko kasu bakarra, espainiak espainolak erabakitzen dute, Frantzian frantsesak eta Txinan txinatarrak, baina Euskal Herria ONUko edozein pertsona.
    //
    Frankok gure garbiketa etnikoa egiteko etorritakoak ere, eta Frantziar gobernuek indartutako Iparraldeko euskal-basamortua lortzeko etorritako “turistak” ere. Horrelako garbiketa inperialisa mentala eta erreala pairatuta, gure etorkizuna argi dago: Herrien kanposantuan.

  • Ze egingo dezute Espainia ta Frantzia ametitzen ez badute? Ta gero gerokoak erantzuten du? Kar kar, hori zer da?
    Ekintza burutzen saiatu, baina Espainia ta Frantzia nahi ez badute ez da izango ta Erresuma batuaren adibidea jartzea erridikulua da.

    Erresuma batua utziko du, Espainia ta Frantzia inoiz ez, berdin du guztiok eskatzea (ta guztiok ez dute eskatuko). Ta Espainia ta Frantzia nahi izateko mende bat itxarotea edo ez da nere gustukoa (beraiek aldatzekotan, ez delako gutxi barru izango).

    Debekatzen badute zer? Gure politikari abertzaleak aldebakarreko independentzia aldarrikatu beharko zuketen, galdeketa berdin berdin egin (baimenik gabe zaila ikusten dut) ta Bai ateratzen bada Independentzia aldarrikatu?

    Ibarretxeren plana ez zan nere gustukoa baina Euskal gehiengoaren bozak zeraman Espainiako Parlamentura, ta gertatutakoa denok dakigu.

    Ta nik oraindik ez diot hauetako inori entzun, nortzuk bozkatuko zuketen.
    Hemen jaio diranak? 10 Urte daramatzatenak, 5? 2? 6 hilabete?

  • “Euskal Herriak nazio gisa bere etorkizuna erabakitzeko”…berezko estatua behar du,hots, independentzia. Gainerakoak, inperialismoaren bortizkeria zuritzeko amarruak: hauteskunde, erreferendum,…

  • Peru Dulantz 2013-09-11 12:05

    Arazo nagusia, nire ustez: Nafarroa gabe ezin da, ezta Nafarroarekin ere.

  • fermin morrokozoko 2013-09-11 19:40

    Edo: Euskalerri gabe ezin da, ez-eta Euskalerri-rekin ere.

  • Erabakitzeko eskubidea modua dagoen planteatua ez garamatza independentziara. Indenpendentzia ” aukera” bat izango litzateke eta gainera “eskatu” beharko zen Frantzia eta Espainako marko politikoaren barnean eta marko hori demokratikoa dela ontzat eman beharko genioke.
    Absurdo bat da, izango litzateke lehen kasua muduan non okupazioa eta demokrazia sinonimoak bihurtzen diren.
    Dependentzia eta independentzia, ideologikoki, maila berdinean jartzea da fazismoari eta inperialismoari ateak zabaltzea. Praktikan, politikan, haien esku dago.
    Sartzen bagara joku hortan Euskal Herria izatea utzi beharko genioke “Espaina Herrian” sartzeko eta behar bada egun batean EH-ra itzulzea. Absurdoa gainditzen…
    Eskubidea indarra da, biolentzia da, biolentzia fisikoa. Boterea da. Martxan jarri behar dena da hartuta dugun determinazioa daukagun boterearen bitartez, erabakia aspalditik hartuta dago. Hori da auto-determinazioa. Suposatzen da automatikoki independentzia.

  • fermin morrokozoko 2013-09-13 16:55

    Burukudeaketa, edo autogestioa. Ez da hain totemikoa, eta ez da guti. Parafernalia eskas, handioskeria gaberik, espektakulurik ez, baina ziertoa. Bestea… aski kontzeptu onanistikoa, eta hau jakina da.
    Herri hau ez dago herri moduan aski landurik, eskualde multsoa moduan ezpada, eta giro iragazgaitz pila moduan ere bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude