Ane Ablanedo: “Gure esku baldin badago zerbait ez da eskatu behar”

Ane Ablanedo

Gure plazan askotan aritu dira dantzan Orreaga taldekoen aldeko eta aurkakoak. Hala albiste eta iritziak argitaratuz, nola berauetan iruzkinak utziz. Bada protofaxistak direla dioenik, baina baita egiazko demokratak direla esaten dutenak ere… Kontua da alderdi abertzaleen itzalpean sortutako mugimendu independiente gisa agertu direla polemikoak diren hainbat ideia plazara ekarriaz. Gure Esku Dago mugimenduaren aurka besteak beste… Euren burutik pasatzen dena argitzeko Ane Ablanedoren elkarrizketa bat ekarri dut (‘Gure berriak’ hedabidetik ekarria). Zeuok juzkatu.

Ane Ablanedo erabakitze eskubideaz eta Gure Esku Dago ekimenaz:


Ane Ablanedo erresistentziaz


Ane Ablanedo Inperialismoaz


Ane Ablanedo menderakuntzaz eta kolonizazioaz


hezkuntza sistemaz


Herriaren norabideaz

13 pentsamendu “Ane Ablanedo: “Gure esku baldin badago zerbait ez da eskatu behar””-ri buruz

  • Bat nator errandako nahiko gauzekin, halare desadostasunak sortzen zaizkidan gauzak komentatuko ditut.

    Eskubideak eskatu egiten dira, egia da indarra duena gauzak ezartzeko gai dela, baina herriak eskatzen ez badu… Ta skotan nahiz ta herriak eskatu, agintariak entzungor egiten dute.
    Adibidea: Emakumeen eskubideak bermatuak izateko, eskatu egin behar dute indarrik ez dutelako edo berdin du zergatik, baina eskatu behar dituzte, ez diete berez emango.

    Kritika ugari bai baina soluziorik ez dizkiot entzun.
    Gure esku dago mugimenduaz adibidez, egia da indarra izango bagenu, burujabe izango ginatekela, baina egia da ere, Frantzia ta Espainia beti izango dutela gu baino indar gehio, ta gauzak eskatzea ez du erran nahi eskubidea ez duzunik, baizik eta aitortzen ez dizkizutela.

    Gustatu ala ez, Euskaldunak ez dute ejerziturik osatuko Espainia ta Frantziarena aurka egiteko, beraz zail xamar ikusten dut gurea dana har dezagun, beraz gure esku dago bezalako mugimenduak oso garrantzitsuak dira nire ustez, ta bai bat nator burujabetza hartu beharko genuela galdetu gabe, baina ez degu indarra horretarako.

    Inbaditzailearen instituzioetan egotea , ez du erran nahi instituzio hoiei inolako zilegitasunik ematen diogunik, niri beso bat edo bi galdu behar ditudala erraten badidate ta aukeratzeko dudala, bat galtzea aukeratzea ez zun erran nahiko nik horri zilegitasuna eman diodanik, erran nahi du, gelditzen zaidan aukera nahiago dudala, besterik ez.
    Instituzio nazionalak sortu behar ditugu, ados,nola?Tta sortzen ditugunean nola bereganatu boterea? Ez diot hortaz ezer entzun.

    Demagun ehundaka mila Euskaldun burujabetza lortzeko prest gaudela inori galdetu gabe, nola gauzatu? Hortaz tutik ez.

    Kritika asko bai baina soluzioa gutxi bota ditu.

    Benetan ez dudala ulertzen batzuk inperialismo, kolonizazio…. behartzen zaituztenean zerbait egitera ta egiten dezunean, horri zilegitasuna ematen ari diozunik usten dutenean.

    Zeintzuk dira beraien soluzioak ta nola gauzatuko zituzten?

  • Haize fresko ufada bat emakume honen hitzaldia, nahiz eta botatako guztiarekin ados ez egon eta sugarren kritika nire egin.

    Inperialismo/kolonialismo dialektika hori ez dut uste guztiz baliokidea denik euskalerriaren historiarekin, izan ere, Espainia eta Frantziarekiko elkartze prozesuak ezberdinak izan dira lurraldearen arabera. Baina tira, ados nago badagoela, gutxienez, beste era bateko kolonizazio edo ordezkapen bat: etnikoa eta kulturala. Eta ados nago ez dugula behar ere diskurtso historiko-biktimista baten atzean babestu gure emantzipazio borondatea justifikatzeko

    Ideia politak ere bota ditu, adibidez: eskubideak ez dira erregutzen, indarrarekin borrokatu, irabazi eta defenditu egiten dira; herria askatasunaren alde borrokatzeko gai ez bada, ez du askatasunik merezi… horrelako ideiak ez dira politikoki zuzenak, baina adierazten dute emakume horrek ulertu egiten dituela mundu honetako lege eta arrazoibide naturalak.

    Gero aipatzen du borroka ezberdinak badirela arlo ezberdinetan (hizkuntzan, hezkuntzan, kulturan…) baina horiek atzean behar dutela ideologia bat. Ulertzen dut zer esan nahi duen baina banago “ideologia” ez dela hitz egokia. Ideologiak arrazoiaren bitartez diseinaturiko ideia-sistemak dira errealitatea ulertu eta antolatzeko, eta uste dut euskaldunok aurretik zerbait sakonagoa behar dugula: espiritualitate berri bat. Euskalduntasunaren mistika bat behar dugu, gure nortasuna arrazionalismo materialista mugatutik zertxobait gorago eregiteko, arimaren barne-tentsioak berpizteko. Baina tira, horiek nire burutapenak dira.

    Gero dio erakunde propioak eratu behar direla, beste era batera: “para-Estatu” bat edo Estatuaren zereginak ordezkatuko dituen erdi-mailako erakundeak. Esan izan dut behin baino gehiotan etnia minoritarioek (juduek, ijituek, kurduek, parsiek, gheto handietako etorkin diasporek…) sortzen dituztela komunitateen baitan erakunde organikoak Estatu ofizialetik at bizitzeko. Batzuek sinagoga edo mezkitaren bitartez, beste batzuek familia edo klan-sareen bitartez, elkartasun etnikoaren bitartez… baina guretzat atzerakoiak omen dira formula tradizional horiek.

  • Oso onak bideoak. Garbi dago igandean elkartuko diren guztiak independentistak direla (PSOE-ko bat izan ezik) baina zoritxarrez ez da hausnartzen erabakitzeko eskubideak esan nahi duenaren inguruan.
    Zertaz ari da PSOE-ko bat “jende zoriontsua herri libre batean” esaten duenean?
    Sugar, nik zure erantzuna ere ezagutu nahiko nuke:
    Zeintzuk dira zure soluzioak ta nola gauzatuko zenituzke?
    Beste bideo interesgarri bat gaiaren inguruan:
    https://www.youtube.com/watch?v=LGfX-Du21Fk

  • Iker, nik ez ditut soluzioak , edo nire soluzioak bideraezinak dira, ze nor egongo litzateke prest arma nuklearrak Espainia ta Frantziari begira jartzen EHtik? Benetazko Euskal ejerzitoa sortzeko gai izango ginateke? Ustet ezetz, ta sortzekotan aukerarik izango al genuke Espainia ta Frantziaren aurka?
    Ta ez nahiz erraten ari nik gudara juango nintzatekela, baina zapaldua zaudenean, zapaltzailea ez badu inoiz lagatzen…. konponbidea ez da egongo zapaltzailearen gizatasunean.

    Niri gaizki iruditzen zaidana zera da, zintzotasunez (berdin zati arrazoi badu ala ez) independentzia lortzeko zerbait egiten dutenei, izugarrizko indarrak xahutuz, horrelako kritikarik egitea tainolako konponbiderik eman gabe.

    Bai indarrarekin burujbeak ginateke, baina ez degunez….

    Ta nigatik, EAJ ta EHBildu batu beharko ziran ta aldebakarreko independentzia ezartzeko, baina ez ditut prest ikusten, ta egingo balute, eztet uste herriak bere alde egingo lukeela kontsekuentzia guztiekin.

    Beraz nahiz ta eskatu behar dan, Biktimismoa erabili (ez da biktimismoa erabili, biktima bazea biktima zarelako) ta beste milaka gauz, horrelako ekitaldiak behintzat, EHko independentzia grina mantentzeko balio du, arazoa dagoela azalerazteko, indarrak haunditzeko….
    Ez dela aski? Bale, baina ez da hutsala.

  • Ez naiz aditua, zu beste maila batetik ari zara. Jakitunen mailatik. Gureeskudagon ari naiz buru-belarri, kalean, urte eta erdian hainbatekin hitz egiten, adostasunak lortu nahian, zerk banantzen gaituen alde batera utzi, eta zerk batzen gaituen aupatuz. Negar egin dut askotan, pozak, oraintsura arte ezinezkoa zena, errealitate delako egun.
    Zure mespretxu (zu ez, beste denok kolonizatuen sindromepean) eta harrokeri horrekin ez dugu askorik lortuko. Ea zenbat lagun biltzen zaizkizun modu horiekin. Egia bakarra eta zu egia horren jabea. Horrekin bide luzerik ez.
    Agian arrazoia izango duzu. Seguru baietz. Eta? Nola egingo duzu jendea irabazteko? Jendea zure alde jartzeko? Mozolo hutsak garela esanda ez behintzat.
    Azken batean ,bizitza da. Bizitzan horrela jokatzen duzu? Jendea irabazi nahi duzunean bi modu dauzkazu:
    – zuzenean, zurea azaldu eta zurekin bat egiteko eskatu. Ezetza jasoz gero, zapuztu, mutur luzea jarri eta akabo.
    – zuzenean, zurea azaldu eta zurekin bat egiteko eskatu. Eta ezetza sumatuz gero, jendea hotz ikusiz gero, giroa epeltzen eta goxotzen saiatuta.Bide luzeagoa bai, eta, akaso, horrela ere ez zara iritsiko nahi duzun lekura, baina aukerak bigarren honetan daude. Lehenengoan ez dago aukerarik.
    Ondo bizi! Irribarre batekin askoz hobeto

  • Elkarrizketa: “Kezka batetik sortutako proiektua”
    http://www.hamaika.eus/tb/bideo/79887
    Lan txukuna.

  • “Garbi dago igandean elkartuko diren guztiak independentistak direla” dio norbaitek gorago. Nahiago nuke gezur horixe egia balitz. Nik (nere) egia esango dizuet: asuntu hau guztia itxurakeria handi bat da, zenbaitek intentzio onenarekin bultzatutakoa, baina inongo eragin praktikorik gabea. Burujabetasuna eta antzekoak ez dira lortzen ohial batzuk josita, denok ondo asko dakigun bezala, baina festa hauetan oso ondo pasatzen da eta hori ere beharrezkoa da. Baina ohialei helduta egongo diren askorengan independentziarako benetako grina dagoenik ez du inork sinesten. Bueno, nik ez behintzat.

  • Usteak Erdiak Egi 2015-06-21 10:17

    “Bada protofaxistak direla dioenik”??? Orain gure etxaiek guri buruz diotena ere jarri behar dugu gure CV sarreran? Gure duintasuna errekuperatzeaz ezer entzun du post hau idatzi duenak? Bai, “euskaldun guztiak hiltzaileak dira”, aldeano batzuk gara, totalitarioak, engodamoak eta gure hizkuntza Sabino Arana izeneko nazi batek asmatu zuen. Hori ere jarri behar dut nire CVan?

    Edozer dela Anek ez du gauza bat ulertzen. Bere diskurtsoa machiavellikoki errealista eta gordina da, berak dioena nik neuk esan dudala dirudi. Baina hemen dugun gerra honetan hainbat fronte daude, eta fronteetako batean gure zeregina da Disneylandian bizi diren ardi multzo hori gure kausara geureganatzea, eta hor du bere zeregina Gure Esku Dago-k. EITBko friki guztiak, PNVko mamut prehistorikoak eta guzti bereganatu ditu. Zer uste du Anek, ez ditugula behar? Hau gerra bat da, eta soldadu asko behar dira edozein gerran. Tentelak eta argiak.

  • Egon zarete ekitaldietan? Donostiko ekitaldiaren progresterona maila ikusi dudan handienetako bat izan da. Lagun pare bat lanean egon dira hilabete hauetan kontu honekin eta beraiei kontent uztearren joan naiz. Ez ikurriƱarik, ez diskurtso patriotikorik, ez Euskal Herriaren goraipamen politikorik… hori bai, etorkinen aldeko keinu argiak, aldzaurretik generora egokitutako abestiak, folklorismo multikultural asko eta umekeri eta infantilismo ikaragarria: txirri-mirri, takolo pirritx eta porrotx, Alkain eta bestea…. tira, ez dut esango Errusia pareko desfile militar bat egin behar denik eta ulertu dezaket ere familia osoarentzako ekitaldi bat izatea, baina gaurkoa gehiegizkoa izan da niretzako, progresterona eta flowerpower maila altuegia odolean. Argi dut ez dudala tankerako ekitaldi batean parte hartuko gehiago: nik ez dut independentziarik nahi Suezia moduko kaka zahar bat eraikitzeko.

    • Usteak Erdiak Egi 2015-06-22 10:49

      Noski, hobe Espainiar eta Frantziarren botazpian bizi eta gure nazioa desagerrarazi Suezia bezelako Euskal Herri multikultural batean baino.

      • Nahiago dut herrialde euskalduna Espainia edo Frantziaren menpean bizitzea Rabat, Pekin, Abuya eta Quitoren arteko gurutzaketa izango zen EH multikultural independiente batean bizitzea baino.

        Euskal jatorria ez bada herriaren erroa, joan dadila independentzia pikutara. Nik ez dut nahi Suediaren eredua EHrentzako, han %27a kanpotar jatorrizkoa da hori suposatzen duen guztiarekin.

    • Ez ahaztu, lehengo independentzia, eta gero gerokoak. Baina bai, gure esku dagoren diskurtso progresista, espainolaren erabilera, PSEko jendea, ikur falta… ez dauka pinta onik. Euskal Herriak euskara izan behar du ardatz.

  • Gomentu honetan jada ia %50a da biztaneri atzerritarra hemen, edo Espainiatik etorritakoak ez dira atzerritarrak? Orduan? EH guztiz Euskalduna Espainia barrun? Zerriak hegan egitea errazago litzateke.
    Suediakoa gaizki dago? Bai noski, burjabea izatea, izugarrizko bizi kalitatea izatea, zure politikak erabakitzea…. ez da ezer , %27a etorkina bada ez? Ta Espainian jada %20a edo izango direla?