Dragoi Bola berria badator!!!

Dragoi Bola berria badator!!!

Dragoi Bola berria badator!!! Fuji TV kate japoniarrak estrenatuko du Dragoi Bolaren azken denboraldia (Dragoi Bola Super) uztailaren 5ean. Zaletuak letaginak zorrotz diren honetan, lehen irudiak argitaratu dituzte teaser motz batean. Hemen duzue ikusgai!



15 segundu eskas badira ere, edozein zaleri irriparrea ateratzeko modukoak dira Kimitoshi Chiokak zuzendutako irudiok, 18? urteren buruan igandero goizeko 9etan ikusi ahal izango baititugu marrazki bizidunok. Japonieraz ikusi ere. Erosiko ote ditu EiTBk eskubideak? Ikusiko ote ditugu marrazkiok euskaraz berriz ere? Hala bada, ahotsa aldatuko ote zaie? Prestatu zaitezte ongietorria emateko Goku, Son Gohan, Vegeta, Satan txiki, Boo, Trunks, Son Goten, Kaito eta Dortoka Maixuari!!!

akira toriyama, Dragoi Bola, son goku

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “Dragoi Bola berria badator!!!”-ri buruz

  • Doraemon eus. 2015-10-27 19:41

    Itzela zatekeen Dragoi Bola berriz ikustea, hau da atal berriak eus. Zoritxarrez beste pila bat anime daude, eta gure kezka da zein erosiko ote du EITBk? Guri, ikusleoi utzi beharko ligukete aukeratzen, edo jar dezatela zerrenda bat non bozketaren bidez aukeratuko genueen animea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude