Andoainen ospatuko dute igandean Kilometroak jaia
Igandean ospatuko dute Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia, Andoianen, On Egin lelopean. Aita Larramendi ikastolak antolatu du aurtengo Kilometroak, eta, bailarako ikastolen mugimenduari indarra emateaz gain, gela berriak eraikitzeko dirua eskuratzea izango dute helburu.
Prestatu duten ibilbideak 6.360 metro eta bost gune izango ditu: Ikastola, Sorabilla, Etxeberrieta, Goikoplaza eta Martin Ugalde Kultur Parkea. Sarean daukazu eskuragarri gune guztietako egitaraua. Musika kontzertuek, jakina, izango dute txokoa Andoaingo Kilometroetan. Lauroba, Anje Duhalde, Zuloak, Willis Drummond edo Ingo al deu? izango dira, besteak beste, oholtza gainean.
Aurtengo Kilometroak-en bereizgarrietako Klikmetroak ekimena izan da. Ibilbideko metroak sarea bidez “egingo” dituzten pertsonak bildu dituzte, eta, aldi berean, tarte horiek ordainduko dituzten babesleak. Oraindik aukera duzu Andoaineko ibilbide birtualean zeure mezua uzteko!
Jarraian duzue jaiaren abestiaren bideoklipa: