Haizeak ekarri gintuen

Attitte lanak ekarri zuen Ondarroatik Hondarribira; aume, amodioak eraman Ondarroara eta bizitza hobe baten bilatzeak ekarri zuen beraiek osatutako sendia berriro ere Hondarribira. Ni etxea merkeago lortzeak ekarri ninduen Irunera, Eneko lana bilatzeko aukera gehiago izateak eraman zuten Iruñera eta Francesco, bizitza berri bat hasteko gogoek bultzatuta irten zen Siziliatik. Artzain lanetan Ameriketan bizitza emandako euskaldunak ezagutzen ditut, edo uzta desberdinak biltzera Alemania edo Frantziara joandakoak.

Haizeak ekarri balitu bezala begiratzen diegu batzuetan, gu ere beti handikan honuntza eta hemendik haruntza ibili izan garela ahaztuta.

 

Irailaren 28an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.