Ana del Val Arabako kultura diputatuak esandakoa bete gabe
Ana del Val Arabako kultura diputatuak esandakoa bete gabe –
Ana del Val Arabako kultura diputatuak esandakoa bete gabe eta, ondorioz, grafitoak datatu gabe jarraitzen dugu. Behintzat harresia garbitzean agerian geratu den ATA idazkuna babesteko hitza eman du.
…
- Iruña-Veleia Martxan Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatuarekin bildu da gaur, gaia konpontzeko datazioak egingo zituela hitz eman zigula gogorarazteko. Baina ez ditu egin eta legealdia amaitzeko falta den epean ez duela egingo dirudi.
- Horrez gain ostrakak erakustea eskatu diogu, legez ikerleei ezin dielako ukatu. Ezetz esan digu.
- Aztarnategian urtean 900.000 euro gastatzea, aurretik grafitoak egiazkoak diren ala ez zientifikoki argitzeko 10.000 gastatu nahi ez denean, kontraesan handia da
- Harresian agertutako ATA babesteko eskatu diogu eta Eliseo Gilen taldeak, Lurmenek, topatutako beste 12 ATA idazkunekin bat datorrela uste dugu. Babestuko duela adierazi digu.
- Iruña-Veleia lurperatzeko bi arrazoi egon daitezke: Vatikanoaren presioa eta euskalduntze berantiarra, grafitoek kristautasunaren historia aldatu lezakeelako eta euskera erromatarren garaian hemengo hizkuntza zela frogatu digulako.
- ETB, Academia de la Historia eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarraren gezurraren aurka altxatzeko eskatzen diegu herriari, hedabideei eta euskera eta kultur arloko erakundeei, gehiago zabaldu baino lehen (testu liburuetan, National Geograficen…).
- Uztailaren 3an, igande honetan, Iruña-Veleiaren 1. Jaia egingo da, altxor hau hobeto ezagutzeko eta ondo pasatzeko. Ohiko bisitaz gain (euskeraz eta erderaz) beste bisita bat egiteko aukera egongo da: Erromatarrek zer ekarri ziguten eta zer ez ziguten ekarri. Erromatar zibilizazioaren desmitifikatzeko jakin beharrekoak
Prentsa ohar osoa: https://iruñaveleia.eu/Iruna-Veleia-ATA-idazkuna-Dataziorik-ez.pdf