Amnesia

Amnesia

Egunkaria itxi zutela 10 urte bete dira. Adierazpen askatasunari eta euskaldunon komunitatearen biziraupenari pizti unionista-demokraten eraso latza izan zen.

Euskarak egiten die min, ez abertzaletasun erdaldunak.

Errepaso bat eman diet Hegoaldeko egunkariei. Oker ez banabil, soilik berriak eta Gara-k egin diote leku urteurren garratz horri. Besteetan ez dut ezer ikusi. Vocentotarrek paso, kazeta posfrankisten aldetik esperatzekoa zen bezala. Zaharrak berri.

Tristea iruditu zait ostera, Noticias taldekoena. Ugazabari burua makurturik bizitzeak hainbesterainoko  amnesia eragiten ote du? Lotsa galdu artekoa ere?

Amnesia

9 pentsamendu “Amnesia”-ri buruz

  • Kaixo Itzain: diozu “Euskarak egiten die min, ez abertzaletasun erdaldunak”.
    .
    Gogorazten dizut Berria bezala Egin egunkaria, Egin Irratia, Ardi Beltza, Apurtu, Gaztesarea.. (barkatu baten bat ahazten badut) komunikabideak ere itxi zituztela.

  • Alpargatero 2013-02-20 13:45

    Ez ahaztu EAJ oso inplikatuta egon zela Egunkariaren satanizazioan, eta itxieraren aurkako nolabaiteko erreakzioa berandu eta epel erakutsi zuela.

  • Iban Tustan 2013-02-21 09:55

    “Egunkaria itxi izana, atxilotuen aldi bateko gartzela, torturak eta tratu txarrak, horiek ere ustelkeria izan ziren, sistema judizialaren ustelkeria, gehienetan, lasai asko botere politikoaren menpe, gai horretan eta beste batzuetan ere…”
    Juan Inazio Perez Iglesias, EHUko erretore ohia.