Ametsen zaindari
Lo egotea zen, egunero jasotzen dugun publizitate uholdeari muzin egiteko modu bakarretakoa. Hemendik aurrera, hori ere aldatu egingo da baina. Alemaniako BBDO publizitate agentziak Talking Window kanpaina abian jarri baitu. Garraio publikoetan lo zaudela zure burmuinari mezu bat bidaltzeko gai den publizitatea asmatu dute. Zientzia fikzioa edoIzparringiako albiste bat badirudi ere benetakoa da. Publizitate eredu hau gauzatzeko Audiva enpresa alemaniarrak garatutako burmuin gidaritza ahalbidetzen duen gailu teknologiko bat darabilte. Hau da, soinu uhinak hezurren bidez heltzen dira belarrira eta kasko batzuk bageneramatza bezala entzuten dugu mezua.
Kasu honetan, garraio publikoetako leihoak erabili dituzte uhin horiek transmititzeko. Bidaiari nekatuak burua bertan jartzean bere buruan ahotsak entzuten hasten da. Sky konpainiaren Interneteko kanalak promozionatzeko erabili da kanpaina eta Canneseko jaialdian Urrezko lehoia irabazi zuen kanpainia honek.
Ametsetan ere ez gaituzte bakean utziko!