Izan ez zen Patagoniako Euskal Herri berria

 

Patagoniako Euskal Herri berria

EPatagoniako Euskal Herri berriazaguna da Argentinako euskal diaspora. Denetan ugariena da, eta arrastoa utzi du: Argentinako biztanleen %10 euskal jatorrikoa da. Hain izan zen XIX. mendean emigranteen helmuga, Euskal Herri berri bat sortzeko proiektua marraztu baitzen. Haren egilearen ustez, Patagonian euskaldunentzako lur puska bat behar zen, Espainia eta Frantziaren menpetik askatzeko.

Eskal-Berri izeneko euskaldunen koloniarekin egin zuen amets Florentzio Basaldua bilbotarrak. 1897an aurkeztu zion Basalduak Julio A. Roca presidente argentinarrari Eskal-Berri koloniaren eraketa. Patagoniako Chubut eskualdean birlandatu nahi zuen pirinioetako zaindarien herria. Plano bat ere sortu zuen, lurraldearen mugak zehaztuz eta hiriguneen kokapenak eta izenak asmatuz. Beheko mapan dituzu Eskal-Berriaren mugak, gaur egungo hiriburuak gorriz, eta gainontzeko euskal herriak berdez.
[mapbox layers=’aupalarra.map-e4rwynem’ api=” options=” lat=’-45.53713668039858′ lon=’-61.490478515625′ z=’6′ width=’500′ height=’300′]

Basalduaren arabera, kolonia arrakastatsua bazen, Espainia eta Frantziatik ihesi 10.000 familiak utzi behar zuten “uztarri zapaltzailea”, Argentinarat egiteko. Han bilduta prestatuko zuten Euskal Herriko independentzia. Euskararen gainbehera saihesteko gotorlekua ere izango zen Eskal-Berria.

Basalduarena ez zen hutsetik asmatutako burutazioa izan: onerako ala txarrerako, baina urte haietan hainbatek idatzi zuten ozeanoz bestaldean Euskal Herri berria sortzeko aukeraz. Basalduak bazuen gainera hurbileko eredu bat begitan. Euskal-Berriko iparraldeko mugan, 1.600 galestar bizi ziren XIX. mendearen amaieran. Haiek bai, Y Wladfa izendatutako eremuan, Britainiar irletako herriaren erroei eutsi zieten hainbat hamarkadaz, hizkuntzari barne.

Proiektuak ez zuen aurrera egin, eta hegoaldeko lur hotzetan euskal izatea erasoetatik salbatuko zuen koloniarik ez zen sortu. Aldiz, inon baino Euskal Etxe gehiago dago Argentinan, 84 munduko euskal etxeen atariaren arabera. Beheko planoa da Florentzio Basalduak 1874an eginiko marrazkia.

Izan ez zen Patagoniako Euskal Herri berria

Basaldua eta bere proiektuei buruzkoak Kepa Altonagak jaso ditu (Daniel Lizarralde medikuaren Moskorrak (1899) eta Florentzio Basalduaren Argentinako Euskal Herri Berria).

Joseba Sarrionandiak ere aipatzen du Moroak gara behelaino artean? (Emigrazioa eta euskara. 368-373).

Izan ez zen Patagoniako Euskal Herri berria

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra