Amets zatoz jada nigana…

MTM4MA==

Egunero egunero atsedenari kentzen diogun denbora hori ez dugu irabazten. Pilatuz doa eta bizkar gainean daramagun zama bilakatzen da. Nolako zama, halako eragina.

Adituen arabera, lo faltak gure erantzuteko ahalmena hamar aldiz murriztu dezake. Eta noski horrek eragina izan dezake gure egunerokoan.

Noizbehinkako gautxoriena ez omen da oso larria, hurrengo egunean lo egitearekin konpondu omen daiteke. Baina egunero egunero behar baino gutxiago lo egiteak itzulezinezko eraginak izan ditzake.

Eta gaur egun, nork ez dio gauero ordu bete lapurtzen loari? kontuz ibili zorrarekin…

Irudia | loari orduak lapurtzen | zz | Creative Commons By SA