Sistemaren biziraupena

MTM4MQ==

Herritar batek ez du sekula pentsio bakar bat baino gehiago jasoko altxor publikotik. Ministro, senatari, diputatu etabarrek ordea, bi edo hiru soldata jaso ditzakete.

Guk gure zergako ordaintzen ditugun bitartean, haien soldataren heren bat ez dago PFEZari lotuta…

35 urtez lan egin ostean soilik lortzen du herritarrak pentsio osoa kobratu ahal izateko eskubidea. Gobernuko kideek, kargua sinatu eta zazpi urtez lan egin ostean jasoko dute pribilegio bera.

Legebiltzarkideek kargua uzteagatik ere kalte ordaina jasotzen dute. Politikari izateak aurrez zuen kargua uztera behartzen baititu gehienetan eta politikari izateari uzten diotenean lanera itzultzeko zailtasunak omen dituzte, legeak biltzen duen moduan. Bai, lana egiterko ohitura galtzen dutela izango da zailtasunetako bat…

Eta gainera ministroen kasuan, asibidez, kalte ordain hori (soldataren %80a bi urtez) diputatu edo senatari karguekin bateragarria da.

Beraz, halako pribilegioak dituztenek gure lanaldia bi urtez luzatzea beharrezkoa dela esaten dutenean herritarrak haserretzea normala da. Erabakia zaila bada ere, sistemaren biziraupena bermatzeko beharrezkoa dela esaten dutenean adarra jotzen ari direla sinesteko arrazoiak ez baitzaizkigu falta.

Irudia | txanponak zenbatzen | osvaldo zoom | Creative Commons By SA