America 66, Navarra telebista eta Barcina

“250 urte Espainiaren zerbitzura” izena du Defentsa Ministerioak Iruñeko Ziudadelako udal areto batean ezarri nahi duen erakusketak. America 66 erregimentu militarra omentzeko asmoa duen egitasmoa da, eta zalaparta sortu du Udalak horretarako baimena eman izanak.

Erregimentuko kideak Emilio Mola jeneralaren agindupean aritu ziren 1936ko gerran, eta 1937an, 17 pertsona hil zituzten Asturiasen. Hil aurretik, horietako hamalau bortxatu zituzten. Omenaldia biktimekiko errespetu falta dela iritzita, sinadura bilketa antolatu dute zenbait lagunek: 23.000 inguru eskuratu dituzte jada. Hala ere, Barcina eta enparauek erakusketa mantentzea erabaki dute, “historia kontatu egin behar dela” argudiatuta.

Baina ez da lehenengo aldia America 66 erregimentua omentzen dela. 2012ko martxoan, Barcina berak Afganistanen egindako lanagatik zoriondu zituen.

NAFARROA TB  NAFARROA

Eta hori gutxi balitz, 2013 hasieratik sarean ikusgai dagoen 30 minutuko erreportajea osatu zuen Navarra telebistak, America 66ko mendiko militarren bizimodua eta lana goraipatuz.

Hau ikusita, ez da harritzekoa duela hilabete Guardia Zibilak Zintruenigoko eskolara egindako bisita.

2 pentsamendu “America 66, Navarra telebista eta Barcina”-ri buruz