Amanda

Amanda –

Amanda oroitzapenean zaitut, kale buztia, fabrikaren hotzak, ke iluna, sirenak. Oroitzapenean zaitut Amanda, Manuelen bila joaten zinenean, fabrikatik aterata berarekin aurkituko zinelako. Amanda oroitzapenean zaitut, zure irrifarre zabala, zure ile buztia, berdin zioen, harekin topatu behar zinelako. Oroitzen zaitut Amanda, oroitzen zaitut.

Amanda

Oroitzen dut Manuel fabrikatik atera ez zen egun gris hura. Oroitzen dut zerrara joan eta bertan gelditu zen eguna. Txikituta, odolez blai. Oroitzen dut odolaren usaina, oroitzen dut oihu ikaragarria, oroitzen dut lantegian zabaldu zen zurrumurrua, aurpegi tristeak, serioak. Negar malkoak.

Oroitzen dut ez dudalako ezer oroitzeko, atzo bertan, gaur, gertatu delako. Gure herriko edozein izkinan. Edozein fabrika zikinean, edozein obra faraonikoan, gaur, atzo, bihar. Eta gertatzen da, batzuentzat, enpresari eta gobernuburuentzat, gure miseriaz bizi direnentzat, Amandaren, Manuelen bizitzek ez dutelako ezer balio, zure bizitzak, gure bizitzek ez dutelako ezer balio.

Diru gosez bizi direnentzako zenbakiak baino ez gara, zenbakiak euren kontu korronteetan, zenbakiak euren poltsikoaK betetzen, gure izerdiari, gure odolari eta gure denborari esker. Langileok ez diegu ezer zor, langileei esker bizi dira eta gure miserian lokaztu.

Eta bihar esango digute, kontenedore edo banketxe baten integritatea, Manuelen bizitza baino gehiago balio duela. Borrokak ez duela ezertarako balio. Gertatzen diren kontuak direla, ezinezkoa dela horiek saihestea.

Eta esango digute agian, Manuelen, Amandaren, Mikelen, errua izan dela, beharrezko neurriak ez hartzeagatik, eta inolaz ere lehiakortasuna bultzatzen diharduen enpresari zikinarena, inolaz ere ordu extrak egitera behartzen gaituenarena, inolaz ere guzti hori onartzen duenarena.

Esango digute bai, baina ez diegu sinistuko. Esango digute bai, baina ez ditugu eskuak jeitsiko. Esango digute bai, baina ez dugu ukabila zabalduko. Gure kideak direlako, gu geu garelako, edozein izkinetan hilik agertu gaitezkeenak. Eta gu garenez, lanean hiltzera kondenatuta gaudenak, gu gara antolatzera kondenatuta gaudenak, borrokara kondenatuta eta garaipenera kondenatuta.

Ez dezagun beste Amandarik negarrean onartu, ez dezagun beste Manuel odol-husturik onartu, ez dezatela gure heriotzen aurrean barrerik egin. Hildako hauek gu guztionak direlako, Euskal Herri Langile guztion hildakoak dira.

Amanda

Bizitzaren aldeko militantea. Zuia.