Alternativa Españolak Hegoaldean zabaldu nahi du
Espainiar ultra eskuinak Hego Euskal Herrian zabaldu nahi du. Horretarako internet erabiltzen ari du Alternativa Española alderdiak, facebook eta blogger bezalako euskarriez baliaturik. Joan den astean hasi zuen bere ibilbidea EAEko Alternativa Españolaren blogak. Ordutik 500 bisitatik goiti izan dituztela diote eta 22 sarrera idatzi dituzte. PP eta PSOEren politika kritikatu egiten dute bertan eta jarrera xenofoboak bultzatu. Espainiartasunaren gorespena topatzea ere normala da sarrera hauetan.
Blogaz gain, Facebook ere erabiliko du alderdi ultraeskuindarrak haren militante eta jarraitzaileekin harremanetan egoteko. Gipuzkoako Lizartza, Andoain, Astigarraga, Irun, Oñati eta Zumarraga herrietako taldeak sortu dituzte sare sozialean. Arabari dagokionez, Ekora, Mañueta, Lantziego eta Labastidakoak eta Bizkaian Getxokoa baizik ez. Lizartzako taldeaz mintzo den sarreran, herriko argazkia paratu beharrean Regina Otaola alkateak jarritako bandera espainiarra ageri da.
Ongietorria
Blogean idatzitako lehen sarreran alderdiaren ideologia azaltzen dute. Lau oinarritan oinarritzen da Alternativa Española: “printzipio kristauetan, bizitzan, familian eta Espainian”. Haien esanetan “esperantza” dakarte Euskal Herrira eta bertako jendea “ausarta” eta “kementsua” dela diote. Ziur daude haien proiektuak ez duela arazorik izanen hedatzeko, “egiaren” jabe direlakoan baitaude.
Nabaritzen da bai, hemengoak direla.
Guecho (Bilbao)
http://aesvasconia.blogspot.com/2010/09/aes-guecho-en-las-redes-sociales.html
http://www.facebook.com/pages/Alternativa-Espanola-en-Gecho-Bilbao/127840390598598?ref=mf