Ordenagailu kuantikoak, inoiz baino gertuago

Nazioarteko ikerlari talde batek txip fotoniko (argiari esker funtzionatzen du elektrizitatea erabili ordez) bat garatu du. Berrikuntza hau oso pausu garrantzitsua izango da oraingoak baino askoz gaitasun handiagokoak izango diren ordenagailu kuantiko ultra-azkarrak sortzeko bidean.

Ikerlarien esanetan, teknologia hau lerabilketen ordenagailuak gai izango lirateke sekulako datu baseetako informazioa bat-batean prozesatzeko. Zientziaren Jaialdi Britainiarrean eta Science zientzia-aldizkarian kaleratu duten aurkikuntzak logika gabeak diruditen fisika kuantikoaren arauetan du oinarria, partikula subatomikoak aldi berean leku bat baino gehiagotan egon daitezkeela dioen arauan zehazki.

MzM4MQ==

Honela, txiparen partikulak gai dira hainbat gauza une berean egiteko, ordenagailu arruntetako bitak ez bezala. Ordenagailu kuantiko horiek ez lirateke bitetan oinarrituko, qubitetan baizik. Ezaugarri honek, informazioa oraingo super-ordenagailuak baino kantitate eta abiadura askoz handiagoetan prozesatzeko gaitasuna emango dio ordenagailu belaunaldi berri bati.

Hau ez da informazioa argiaren bitartez igortzeko gai den lehen txip fotonikoa, baina bai orain artekoek behar zituzten muturreko tenperatura eta presio egoeretatik kanpo, tenperatura eta presio egoera arrunt batean lan egin dezakeen lehena.

Irudia | Qubit baten irudikapen geometrikoa | Smite-Meister | Creative Commons By SA