Alfresco software librea euskaratu du Emunek
Alfresco tresnaren %19a dago dagoeneko euskaratuta. Emun aritu da tresna hori itzultzen. Izan ere, Emunek bere dokumentazio zerbitzu guztiak software librera aldatu ditu.
Alfresco dokumentuen gordailua da. Dokumentuak gorde, partekatu, linean aldatu eta moldatzeko aukera ematen duen kode irekiko tresna da. Edukien administraziorako tresna indartsua da eta haren zati handi bat euskaraz erabiltzeko moduan dago. Itzulitako zati horretan enpresen dokumentazio gordailu ia osorik dago euskaratuta. Beraz, euskaraz aritu nahi duen enpresentzako ia guztia dago eskura euskaraz.
Gainera, itzultze lan hori kolaboratiboa ere bada. Eta edonork har dezake parte eta itzultzen lagundu.
oso ondo baina “Lan hori kolaboratiboa ere bada esatea”… ERE hori soberan dago. Izan ere lan hori berez kolaboratiboa da, eta hainbaten artean egindako lana izanik titular hori ez dut bat ere egokia ikusten.