Alejandra Ispizua: “Soilik honetan dabilen jendeak baloratzen gaitu”

Alejandra Ispizua: "Soilik honetan dabilen jendeak baloratzen gaitu"

Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua “behingoz” onartzeko balio izan diola aitortu digu.  

Bermeotarrak, momentuz behintzat, palmares oparoagoa du gimnasia erritmikoan fitnessean baino. 2001ean Espainiako Txapelduna izatera heldu zen taldekakoan, eta hirugarrena banakakoan pilotarekin. Gihar artean, ordea, ekainean lehiatu zen estreinakoz, Gernikan antolatu zuten txapelketan. Aurrenekoz aurkeztu, eta irabazi.
Gernikako gimnasioan hartu gaitu; irribarretsu eta urduri, bere saltsan. “Askotan, denbora gehiago pasatzen dut mihiari eragiten pisuak altxatzen baino!” –barrez–.

Ispilu aurrean jarrita, zure buruari begiratzen diozunean, zer ikusten duzu?
Kirola beti egin izan duen 27 urteko neska baten gorputza ikusten dut. Hobetu beharreko gauza asko ditut, baina konformatzen naiz. Gimnasioan lantzen hasi naizenetik, askoz gehiago gustatzen zait nire burua. Lehen ere argala nintzen, baina ez nengoen orain bezain markatuta. Azken aldian, Eduren alboan –entrenatzailea–, asko ikasi dut dietari buruz eta lan metodologiari buruz.

Zer dago horrelako fisiko baten atzean?
Lan mordoa, motibazioa, dieta eta diziplina. Genetikak ere badu garrantzia. Jende guztiak ez du balio kirol guztietarako. Nik, zentzu horretan, baditut berezko abantailak fitnesserako, eta horrek gauzak erraztu dizkit. Bekatu pila jan dezaket, ez zait igarriko –barrez–.

Irakurri elkarrizketa osoa eta ikusi bideoa gaztezulo.com-en.

Alejandra Ispizua: “Soilik honetan dabilen jendeak baloratzen gaitu”

Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua “behingoz” onartzeko balio izan diola aitortu digu. Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua “behingoz” onartzeko balio izan diola aitortu digu. Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua “behingoz” onartzeko balio izan diola aitortu digu.  Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua “behingoz” onartzeko balio izan diola aitortu digu. Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua “behingoz” onartzeko balio izan diola aitortu digu. Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua “behingoz” onartzeko balio izan diola aitortu digu.

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Alejandra Ispizua: “Soilik honetan dabilen jendeak baloratzen gaitu””-ri buruz

  • Ba elkarrizketa irakurrita eta azaltzen den bideo ikusita, nik horri ez nion kirola deituko. Neretzako gorputza exibitzeko modu bat da. Noski gihar horiek mantetzeko kirola egingo duela, baina gorputza erakusteko helburuarekin.