Aldi galduen artzai

MjQxOQ==

 

Zer pentsatua ematen gaur El Mundon argitara atera den berriak. Zer pentsatua ematen dute Basagoitiren irtenaldiek (hemen gehiago), Mayor Orejaren beldurrek eta Rubalcabaren adierazpen kafeinagabeek. Beldurra nagusi da alderdi kostituzionalistengan? 

Badator aldi berria.

Ildo horretatik doaz Jesus Mari Larrazabalen (EA) azken adierazpenak. Baita Batasunaren Altsasuko adierazpena. Azken urteetan bizitakoak badirudi piztu duela abertzalegoa, edo behintzat bonbilla bat abertzalegoaren kontzientzian. Batu eta, estrategia berriez, etapa berri bat sortzeko garaia dela barneratu baitute ezker abertzalean.

Aldi berri hori posibleago egin zuen Bruselako bitartekari ezagunen adierazpenak eta Batasunak ETAri eta Espainiar Estatuari egindako eskaerak. Badator aldi hori eta arduraz jokatzen jakin beharko da, izan ere, esaera zaharrak dioen moduan: Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez. 

Irudia | Rufi eta Urizar | Oier Aranzabal | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Aldi galduen artzai”-ri buruz

  • Bai, bai, oso ondo, eta benetan asko pozten naiz. Baina barka nire ergelkeria. Eta ni? Non nago kontu horretan? Lehen-bai- orain-ez-bihar-auskalo horretan guztian, non dago nire itzala, nire arrastoa, nire ekarpena? Zer egin dezaket? Zeren alde? Zertarako? Eskerrik asko denagatik.