Homeless utzi gaituzte

MjQxNg==

Zortzi urte dira hau guzia hasi zela. 2.002ko Irailak 2 egun besterik ez zituen ateak zabaldu zituenean, baina guk lehenagotik etxeko lanak ondo beteak genituen. Abuztu hartan Eskoziara egindako bidaian, Glasgow hiriko azoka zahar batean erositako pintako pitxarrak geneuzkan, etxean bezala sentitzeko -akordazten haiz Aitor, asko bilatu ondoren, saski baten topatu genizkian, bi pitxar elegante, bi libratatan bakoitza- .

Etxetzat hartu genuen taberna bat zabaltzeak, gutako bat lapurtu zigun, juergarako kide bat, baina begiradaz bakarrik zer nahi duzun dakien tabernari bat edukitzea ez da urrearekin ere ordaintzen.

MjQxNw==

Polita izan zen zabaltze eguna, musika, dantza, jaia, garagardo mordo bat eta jendea erruz. Handik aurrerakoak bide beretik joan ziren. Asko kantatu dugu, hitz dexente egin eta garagardo asko edan, beti musika atseginez lagunduta. Edo alderantziz izan da, musika asko entzun, beti garagardo atseginez lagunduta. Gehienetan itxiera ordurarte, eta sarritan baita ateak itxi eta gero ere.

MjQxOA==

Kubata perfektoa dastatu genuen- gu ez gara perfekzio zale, eh,Txisi?!- Goenagaren margoez disfrutatu izan dugu, kontzertu politak ikusi eta nire argazkiei ere lekua egin izan diete. Atorra Hawaianoen benetako funtsa konprenitu dugu – Txomin, oso gustokoa dut zure koloredun kamisa-.

Gero gauzak aldatzen joan ziren, eta jada ez nintzen ordu ttikiak arte bertan gelditzen, baina etxean beti sentitu gera eroso. Bertan ikusi du Haitzek lehen aldiz aita mihi lodiarekin. Bertan hartu zion gustua kitarraren musikari eta motor gorrira igotzen ikasi zuen; Mikeli ere bertan esan genion agur, lagun bailara batez inguratuta.

Joan den ostiralean, lehen garagardoa eskatu, tragoa eman eta bibotetik mingaina pasa ala, barran atzetik gugana gerturatu, bi eskuak barran jarri eta zera bota zuen Urbilek: “Notizi bat daukat zuentzat, Maiatza bukatzean Banako itxi egingo dugu”.

Hasiera duen guziak omen du bukaera, eta honek bukaera garratza izan du, Guiness bat bezain garratza, baina ederra izan da iraun duen bitartean. Mila esker Txomin, mila esker Mertxe, mila esker Urbil, Agur, Urko, Amaia, Nora eta pitxarra garagardoz bete didazuen guzieri. Orain etxe berriaren bila hasi beharko dugu, baina etxeak handiagoa beharko du, bat geihago baigara berriro -ongi etorri barraren alde honetara, Urbil, faltan botatzen hinduagun eta.

Irudia | Ostiral gaua Banakon | Gari Garaialde | Creative Commons By SA
Irudia | Javi eta Aitor inaugurazio egunean, jo ta su. | Gari Garaialde | Creative Commons By SA
Irudia | Urbil eta Txomin, ateak itxi ondorengo kantu saio batean. | Gari Garaialde | Creative Commons By SA

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

2 pentsamendu “Homeless utzi gaituzte”-ri buruz

  • Atzo gutako baten etxean, infusio goxoa hartzen geundela, ohartu ginen ostirala gauean esan zenuela Banakori omenalditxo bat egin behar zeniola ZUZEUn.  Atzoko arratsaldeko 18.00ak inguru izango ziren, ordenagailua piztu, aldizkari honetako orrialdea zabaldu eta zure hitzok irakutzen hasi ginenean…
    ixitasuna…
    eztul hotsa…
    emozioa…
    malkoak…
    irri-tristotuak…
    Ederra Gari, mututu gintuzun, hunkitu gintuzun benetan. 

    Galdera bat egingo dizut; pitxarra nun duzu?

  • Gari Garaialde 2010-05-31 12:05

    Bertan laja nuen!
    Horrela datorren ostiralean zabaltzeko eskatzeko aitzakia daukat. Murphy’s barrika, larunbat gauen hustu bagenuen ere, beste zeozerrez betetzeko eskatuko dut!