Aitortza eske, Txillardegiren Antigua ibilbidearen bidez

Aitortza eske, Txillardegiren Antigua ibilbidearen bidez –

Txillardegi gogoratu eta Donostiako Udalak oraindik zor dion aitortza errebindikatu zuten atzo hainbat euskaltzalek Antiguan, gaur bere heriotzaren 7. urtemuga dela-eta.

Aitortza eske, Txillardegiren Antigua ibilbidearen bidez“Batez ere Donostiako Udalak zor dion aitortza errebindikatu nahi dugu”, nabarmendu zuen atzo Txillardegi Liburutegia herri-ekimeneko presidente Fito Rodriguezek.

Txillardegiren Antigua ibilaldia egin ostean, iaz bere oroimenez margotu zen horma-irudiaren aurrean, ekitaldi bat izan zen gero. Bertan ez zen falta izan aurreskua, musika eta beste osagai batzuk, baina bereziki adierazgarria izan zen Jean-Louis Davant euskaltzain zuberotar beteranoaren hitzaldia.

Davant izan zen euskara batuaren sorreraren lekuko zuzena, 1963an eta 1964an Baionan egin ziren bileretan parte hartu baitzuen. Eta lekukotasun zuzen horren talaiatik, Txillardegi euskara batuaren aitatzat aitortu zuen.

Aitortza eske, Txillardegiren Antigua ibilbidearen bidez Aitortza eske, Txillardegiren Antigua ibilbidearen bidez

Zer duzu buruan “Aitortza eske, Txillardegiren Antigua ibilbidearen bidez”-ri buruz

  • Txillardegi XX. mendeco euskara batuaren aita dateque.
    Benetaco euscara batuaren aita, naffarreraren aita, Joannes Leiçarraga da.
    Nori berea da çucembidea!