Ainhoa Arteta eta Espainia, maitasun istorio bat

Ainhoa Arteta eta Espainia, maitasun istorio bat –

“Beste guztiaren gainetik, espainola” ei da Ainhoa Arteta, aizue, “española muy española”, kasik Rajoy beste. Lehendik ere esana zuena berritsi du orain gutxi, urriaren 11n, Madrilgo Teatro de la Zarzuelan, antzokian Lorcaren omenez egindako kantaldi bukaeran, mantilla soinean hartuta.

Ainhoa Arteta eta Espainia, maitasun istorio bat

Arteta Ibarrolaburuk egindako adierazpenen arabera -El Español hedabideak jaso dituenak-, zortzi ez, “32 euskal abizen” ditu -euskal neolitorainoko bidean atzera egiteko behar direnen erdiak kasik-. Inora ez doazen odol aipamenak gorabehera, tolosar kantariak Espainiarekin izan duen maitemintzeak sendoa behar du izan, orain gutxira arte kexu baitzen, zerga gehiegi ordainarazten zitzaizkiola eta. Soprano sonatuaren aburuz, munduko ondasun kulturalari dagokionez hirugarren herrialderik aberatsena da Espainia; “giza baliabideei dagokionez lehenengoa”.

Ainhoa Artetak, gainera, luzez “ideologikoki bahitua” egon izana salatu zuen, baina ez pentsa  hezkuntza frankistari buruz ari zenik, ez, independentistei buruz baino; luzaroan Espainiari benetako maitasuna publikoki agertzea eragotzi diotelakoan.

Kantaldira bueltatuta, “De España vengo” kantatu zuen bisetan -“… soy española. En mis ojos me traigo la luz del cielo y en mi cuerpo la gracia de la Manola. De España vengo, de España soy, y mi cara serrana lo va diciendo”-; eta bukatu baino lehen, bi abesti eskaini zien bera bezala sentitu izan diren katalanei. Bat euskaraz -kronikek ez diote zein-; katalanez bestea, Pau Casalsen “Cant dels occels”, txorien kantua.

Ordurako negarrari emana bide zegoen publikoa, El Españolen kronikaren arabera.

Ainhoa Arteta eta Espainia, maitasun istorio bat

9 pentsamendu “Ainhoa Arteta eta Espainia, maitasun istorio bat”-ri buruz

  • euskaldun bat 2017-10-15 12:52

    Tuntuna ez da eta horrelakoekin ate asko ireki ditzake hain zaila eta murritza den mundu horretan. Euskaldunokin negozio handirik egin ezin duen seinale.

  • Alpargatero 2017-10-16 13:18

    Ez zait gustatzen artikulu honi darion kiratsa. Ainhoa gutiz librea da bere iritzi politikoak izateko, kantari ona den ala ez da axola behar digun gauza bakarra.

  • Zein izan zen abestu zuen euskarazko kanta?

  • deklarazioak egiten abesten baino gehiago desafinatu dik, zera hi!! kiratsa hire alpargata gazta jariodunena ez da ba izango??

  • Andre beneta ausarta, lotsarik gabe artaldetik kampo
    Gora beti Jaungoikoa

  • Eta zer? Ezin al ditu bere sentimen edo ikuspuntua publikoki erakutsi?

    Zuzeuk-eko iruzkinetan ipurdia sutan daukate batzuk, eta gaizki pentsatzea lasaitasuna ematen die bakarrik.

    Espainian aukera gehiago izateko egin dituela adierazpen horiek? Zalantza handiak ditut baieztapen horren aurrean, ez dudalako uste Ainhoa bezalako katalari batek halako gauzak esateko premia edukiko al duen, hark jadanik baita ospetsua Estatu osoan, baita internazionalki ere.

  • Nahi duena esan dezake Ainhoa Arteta Ibarrolaburuk.
    Hori baino ez litzateke faltako!
    Sentimentuak libreak dira.
    Izandako eskarmetuak asko markatzen gaitu.
    Baina kantari izan, loteri saltzaile, futbolari edo gotzain, ezerk ez du gure portaera gehiago eta hobekixeago bideratzen norberak bizitzeko hautatu duen negozioak baino. Bihotzaren taupadak ere markatzen ditu horrek.
    Hala ere, ez al da bitxi samarra 30 euskal deitura dituen donostiar batek beste horrenbeste deitura duen hendaiar (frantses) batekiko atxikimendu afektiborik ez izatea? Ez al da estrainio askoa herrikideago sentitzea urruneko Jaen-Kuenka-Leon-Murtzia horietako biztanleak, zeure historiak eta penak bizi izan dituen jendea baino? Ez al du alienazio-puntturen bat adierazen horrek?
    Eta konparazio baterako, ez dakit nik ez ote gintuzkeen zeharo liluratuta utziko Samuel Eto’o bezalako negozio-espainol bat Camerungo selekzioari uko egiten eta “zoi ehpainol-ehpainol-ehpainol” oihukatzen ikusteak. Irribarre-jarioren bat izango genuke seguru asko “nire 30 deitura kamerundarrak gorabehera, guztiaren gainetik ehpainola sentitzen naiz, oso ehpainol ehpainola”.
    Dena dela, giza naturaren misterioek misterio izaten segituko dute.

  • Espainiaren alde egotea ondo dago Zuzeu eta Berrian. Baina globalisten femdom fantasien aurka egitea ezta okurritu ere!

    • Abertzale mugimendua beregabatu duten progreek jarraitzen duten balore taula argi izan da beti:

      1.- Beltzarak-morunoek.
      2.- Emakumeek/Homosexualek.
      3.- Ohiko abertzaleek.



      100.- Ez-abertzale lekuko zuri alua.