Aiaraldea Irratia sortu dute
Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskara hutsezko internet hedabidea sortu du hainbat herritarrekin batera, Aiaraldea Irratia. Txabi Alvarado arduradunak azaldu duenez, internet irratia izango bada ere formatu eta bide ezberdinetan egongo da entzungai: “Irrati aparatuetan Uhinak Irrati Librearen bidez entzun ahal izango da, 96.5 FM frekuentzian. Mugikorrean, interneten eta sare sozialetan ere egongo da aditzeko aukera”. Sakelakoetan entzuteko Uhinbak eta Tune-in aplikazioak erabili behar dira. Interneten, aldiz, aurki argitaratuko duten Aiaraldea Irratiaren webgunean bilduko dute eduki oro.
Proiektua Aiaraldea euskara hutsean irratirik ez zegoela-eta sortu dute: “Eskualdean hiru irrati daude: Uhinak, Radio Llodio eta Radio Ayala. Alabaina, guztiak elebidunak dira eta euskarari oso tarte gutxi eskaintzen diote “. Hori dela-eta, tokiko hedabideak euskalduntzeko deia luzatu dute: “Aiaraldea Irratiko programa guztiak Arrosa sarean egongo dira eskura, lizentzia libredunak direnez edonork erabili litzake”. Uhinak Irrati Libreak, esaterako, Aiaraldea Irratiak ekoitziko dituen irratsaio eta mikrosaioak bere parrillan txertatuko ditu, eta Aiaraldea Irratiko sustatzaileen asmoa da ekoiztutako edukiak beste irrati komertzialetan ere zabaltzen ahalegintzea, euskarari toki handiagoa eskaini diezaioten.
15 irratsaio propio
Aiaraldea Irratia eskualdeko eta Euskal Herri mailako irratsaioekin osatu dute. Batetik, irratsaio arruntak egingo dituzte. Eta, bestetik mikrosaioak; “15-30 minutuko iraupena duten asteroko programak”. Dena den, eskualdeko norbanako eta eragileen partaidetza nabarmendu du Alvaradok. Izan ere, 15 programa propio ekoiztuko ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Horien artean daude Klioren basoa (Historia), Ai Zapotxin (Bertsoalritza), Aiszirimola (Aisialdiko hezkuntza), RZ (gomendioak) , Erraldoi Txikiak (musika) , Etxetik hurbil (Elkarteen lan soziala), FolkOn (Musika), Taupadaz Taupada (Taupaka elkartea), Gaztekin (Gazteria), Hau mende miserablea (narrazioak), Niretzako unea (musika), Metalurgia (musika), Jeikill doktorea (musika) eta Harian magazina . Azken horrek Aiaraldeko, Euskal Herriko eta munduko berriak astegun guztietan jaso eta zabalduko ditu ordu batez.
24 orduko emisioa egingo du Aiaraldea Irratiak. Horretarako kanpo ekoizpenak ere baliatuko dituzte, Alvaradoren esanetan: “Elhuyarren Quark programa, Zebrabidea eta Ibaizabal magazinak, Esanak esan, Artayorrean baino Radioformulan hobeto, Matxura buruan ta ibili munduan, Zuria Beltzez, Gurasuak, Bertxoko, Celosamente gordea, Munduko hotsak, Gonekin ero bero eta Hiru Kortxea dira beste irratietatik gurean ere txertatu ditugunak”.
Aiaraldea Irratia: Leiho berri bat euskarari from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.
RT @zuzeu: Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskara hutsezko internet hedabidea sortu du: Aiaraldea Irratia http://t.co/o0Go0tEb
RT @zuzeu: Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskara hutsezko internet hedabidea sortu du: Aiaraldea Irratia http://t.co/o0Go0tEb
RT @zuzeu: Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskara hutsezko internet hedabidea sortu du: Aiaraldea Irratia http://t.co/o0Go0tEb