AHT, ez Atxondon ez inon!

AHT, ez Atxondon ez inon! –

Dozenaka lagun bildu ginen otsailaren 11an, Atxondon AHTren obren aurrean gure gaitzespena adierazteko. Iritsi berri dira makinak Atxondora eta herria erdi-erditik zatitu nahi duen monstruoa eraiki nahi dute. Borroka hau gogorra izan da hainbat urtetan baina Atxondoarrak hasieratik izan gara erreferente makroproiektu honi oztopoak jartzen eta batuta gaude obrak errealitate diren une honetan erantzuteko. Gaur ere obrak gelditu ditugu, maite dugun herriaren txikizioa ez dugula onartuko adierazi dugu. Kontrakoa sinistarazi nahi badigute ere oraindik ere tren hau geratzeko garaiz gaude. Alkateak eta bere taldeak (EAJ-PNV) isilpean daramate kudeaketa guztia baina gure ahotsak entzun dituzte: Amalurraren defentsan ez gara isilik geratuko, AHTrik ez!
AHT, ez Atxondon ez inon!

Gaur egungo sisteman, gutxi batzuen interes ekonomikoa lehenesten dutenek era ankerrean kolpatzen dute ingurumena eta osasuna. Ez al da nahikoa Zaldibarren gertatu denarekin? Luiziak agerian utzi du ustelkeria guztia eta buruzagiek ez dute aurpegirik ematen. Ingurumenaren kudeaketa iraunkor baten kontzientzia handitzeko unetzat hartu beharko genuke bertan gertatutakoa. Zaborren kudeaketa lotsagarri batek sortu dituen lurraren, airearen eta uren kutsaduraz gain gizakion bizitza arriskuan jartzerainoko ondorioak ekarri baititu. Atxondon, hausnarketa eta ekintza bideratu nahiko genituzke zentzu honetan.

AHTk ez du zentzurik petrolioaren gailurraz eta aldaketa klimatikoaz asko entzuten den garai honetan. Gauzak beste era batera egiteko unea da, Amalurra eta gure osasuna errespetatu eta aintzat hartuko dituen eredu bat behar dugu.

Esandako guztiarengatik AHTrik EZ!

Eneritz Agirre Armendia

Iñaki Mariskurrena Diez 

AHT, ez Atxondon ez inon!