AHT, ez Atxondon ez inon!
AHT, ez Atxondon ez inon! –
Gaur egungo sisteman, gutxi batzuen interes ekonomikoa lehenesten dutenek era ankerrean kolpatzen dute ingurumena eta osasuna. Ez al da nahikoa Zaldibarren gertatu denarekin? Luiziak agerian utzi du ustelkeria guztia eta buruzagiek ez dute aurpegirik ematen. Ingurumenaren kudeaketa iraunkor baten kontzientzia handitzeko unetzat hartu beharko genuke bertan gertatutakoa. Zaborren kudeaketa lotsagarri batek sortu dituen lurraren, airearen eta uren kutsaduraz gain gizakion bizitza arriskuan jartzerainoko ondorioak ekarri baititu. Atxondon, hausnarketa eta ekintza bideratu nahiko genituzke zentzu honetan.
AHTk ez du zentzurik petrolioaren gailurraz eta aldaketa klimatikoaz asko entzuten den garai honetan. Gauzak beste era batera egiteko unea da, Amalurra eta gure osasuna errespetatu eta aintzat hartuko dituen eredu bat behar dugu.
Esandako guztiarengatik AHTrik EZ!
Eneritz Agirre Armendia
Iñaki Mariskurrena Diez