Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil da 78 urte zituela. Asko izan dira amezketarrak sareetan jasotako maitasun eta agur mezuak.
Pello, zure ze oroitzapen eder gordeko doten. Ze maitasun ta ze gozotasun eukizun niretzat beti. Uda honetan Arantzazun Obabakoak berrirakurten zu, lanien gu. Eguzkia ezkutatzen ta zu esaten ikusten nozunien harro zauzela nitaz. Eta besarkada erraldoia agurtzeko. Milesker??
Udazkendua hintzen, baina ez genian asko uste beste udaberririk harrapatuko ez huenik. Eskerrik asko naturaz, musikaz eta bizitzaz erakutsi diguan guztiagatik, ez haugu ahantziko. Bide on, Pello. #pellozabalapic.twitter.com/tFefGaRQSF
Pello Zabala zendu da eta gogora datozkit bere gogoeta sakon eta zintzoak. Euskal idazle, irrati aurkezle, musikazale eta metereologo frantziskotarrak,ikutu zituen arlo guztietan gizatasunez aritu zen,eta hori guztia goraipatuz agurtzen dugu gaur. Eskerrik asko Pello. Goian bego. pic.twitter.com/WTrfBiw7UD
Pello Zabala hil dela dioskue Eta nik ezin sinetsi, aizue! Euskal arima ta duintasunaren erakusle Arantzazutik Euskal Herriko zeruaren begirale Hala ba da, egon lasai gure izar zaharrean Amezketar on Benetazko, bihotzeko euskaltzale. Egun handirarte, Pello Geuria lortu arte
Pello Zabala joan zaigula esan berri didate. Frantziskotarra, euskaltzalea, abertzalea. Gizon apala eta umoretsua. Gure herriarekin komprometitua. Laguna.
Guztiongandik ezaguna eta maitatua. Eguraldiaren sekretuen dibulgatzaile eta euskararen erreferente handia. Herriaren alde etengabe lan egin duen frantziskotar ona. Arantzazun eta Euskal Herrian hutsune handia utzi duzu Peio, baina beti izango zaitugu gogoan. Goian bego. https://t.co/mpalNKhfmm
Gogoan dut 2003an, @berria-ko Administrazio Kontseiluan parte hartzea proposatu genionean ez zuela zalantzarik egin. Bidelagun fina izan genuen. Ez adiorik! https://t.co/Q7rIiwEhHC
Sondikako Zerurenan ezagutu gintuan, eta geroztik arreta osoz jarraitu hire ilargialdien eta temporen kontuak, nire “Antzinako euskaldunen ilargi-egutegiarekin” alderatuz.
Gorantziak Hara Zerurenakoen partez ere!
Sondikako Zerurenan ezagutu gintuan, eta geroztik arreta osoz jarraitu hire ilargialdien eta temporen kontuak, nire “Antzinako euskaldunen ilargi-egutegiarekin” alderatuz.
Gorantziak Hara Zerurenakoen partez ere!