Agerikoa ezkutuan
Diario de Noticiasi eskutitza bidali diot gaurkoan, ez dakit argitaratuko didaten, baina tira, nik nire lana egin dut bederen. Izan ere, nazkagarria da Nafarroako egunkari “progreak” nola jokatzen duen bizi dugun gatazka politikoaren inguruko informazioarekin.
Gure herrialdean eskela gehien inprimatzen dituen egunkariaren alternatibak, nahiago du isilik geratu aurkitu berri den Guardia Zibilaren txostenaz hitz egin baino. Apirilaren 14an erregistraturiko lekuetako batean aurkitu dute dokumentua eta Berriak eta Garak haien azaletara eraman dute. Bertan, atxiloketan jokatzeko gisa azaltzen zitzaien polizia berdeei.
Hiru abokatuen (Iker Sarriegi, Jon Enparantza eta Arantza Zulueta) eta Erramun Landa artistaren tratua “ezinhobea” izan behar zuela azaltzen zuen eta besteei dagokionez, “adierazpenen bat lortzea, akusazio judizialak berreste aldera” bideraturik egon beharko zuen tratuak. Egunkariek azaltzen dutenez, dokumentuan agerian uzten dira inkomunikazio aldiko legez kanpoko jarduerak.
Gaur goizean Diario de Noticiasen edizio digitalera jo dudalarik, baina, ez dut dokumentuaren inguruko aztarnarik aurkitu. Juan Carlos Iriarteren atxiloketak bigarren postua lortua zuen, bere aurretik ONUk ez duela Israel kondenatu.
Antza, Noticias Taldeak nahiago ditu filtrazioak eta eskutitz ikusezinak, Berriak eta Garak lortu duten txosten hau baino.