Ekainak 8-12: Afrikako III. Astea Arantzazun

Ekainak 8-12: Afrikako III. Astea Arantzazun –

?

Testuinguru honetan, Afrikan dugu proposamena aurkeztuko da, lankidetzarako senidetzaren irudia sustatu nahi duena. Astean zehar zazpi gonbidatu izango dira, Sudango, Burkina Fasoko, Beningo, Kenyako, Gambiako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gizarte zibileko erakundeen ordezkariak.

Astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00ak bitarte, lankidetzarako senidetzaren aukerei buruzko ikastaroan hartuko dute parte, beren antzeko jardueretan ari diren euskal gizarte zibileko zenbait erakunderen ordezkariekin batera. Ekainaren 13an, larunbata, mahai-ingurua izango da, eta bertan ezagutaraziko da Afrikan dugu proposamena maila publikoan.

Ikastaroa zabalik dago parte hartu nahi duen edozein lagunentzat. Izena emateko dei ezazu 943-251005 telefonora edo idatzi info@baketik.org helbidera.

Informazio gehiago lortzeko sakatu hemen.

(Baketik)

Ekainak 8-12: Afrikako III. Astea Arantzazun

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.