AEBk Ekialde Hurbilean egindako azken erasoaren harira

AEBk Ekialde Hurbilean egindako azken erasoaren harira –

Yemenen miseria eta deskonposizio totala, Afganistan nahiz Irakeko okupazio militarra eta jazarpena urte luzez,  Siriako gerra inperialistak utzitako hondamendia, Iranen demonizazioa,  Libano etengabeko tentsioan eta sionismoaren begiradapean, Palestinako sarraskia… Ekialde Hurbilean inperialismoak eragindako gerrek 6 milioi pertsonatik gora eraildako utzi dituzte. Aipatutako guztiek dute kanpo interbentziotik, eta ez, ez dira gerra edota ondorio sektarioak, barne-talkek sortutakoak. Inperialismoak ezegonkor nahi du Ekialde Hurbila, dardarti, hark ezar dezan egonkortasun asimilatzaile eta sakeatzailea: demokrazia, segurtasuna eta aurrerapena haien hitzetan; pobrezia, kapitalismoa eta gerra, geureetan.

Bada astebete zerrenda luze horri beste kapitulu bat gehitu ziola Trumpek, eta erasoaren larritasunaz jabe den galdetzen du jendeak.   Qasem Suleimani Irango Iraultzaren Zaindarien buruzagia erail du AEBk, misil jaurtiketaz. Israelen eta Pentagonoaren jomuga historikoa izan da, hain zuzen ere, Erresistentzia Ardatzeko ikurrik ezagunenetakoa, Ekialde Hurbileko hainbat borroka eremutan presente egona,  AEBk Irak inbaditu zuenean edota DAESHen kanporaketan Iraken nahiz Sirian, adibidez. Esanahi handia du, beraz, eskualdean, bitarteko eta laguntza leiala eman baitu inperialismoaren eta, bereziki, sionismoaren aurkako mugimendu zein herrialdeetan. Eta ez ditu edonolako ondorioak utziko, Iran lurrikara bat ari da izaten egunotan, eta erantzuna prestatzen dabil, “AEBk bere historian ahaztuko ez duen erantzuna, jakituriaz eta ondo pentsatuta”. Badirudi, ordea, AEBak urduri jartzen hasia dela, eta jarrera oldarkorrarekin jarraitzen du; ez du besterik, kolpatzen jarraitu behar du, erailketak eta gorrotoa pilatzen.

AEBk Ekialde Hurbilean egindako azken erasoaren harira

Erasoa Trumpen botere markaje saiakera bat izan da, boterea nork duen nabarmentzeko. Baina saiakera hutsa da. Denbora da  AEBen eragina ahula dela Ekialde Hurbilean, edo ahula ez bada ere, ahultzen doala. Eta azken eraso honekin, alderantziz, inperialismoaren aurkako Erresistentzia Ardatza ahuldu baino indartu egin dute, lehendik indartzen zihoan eskualde mailako erresistentzia biziagotu. Urteetan eragindako gerretatik ez dute etekinik atera, ez Afganistanen, ez Iraken, ez Sirian eta eskualdea gero eta Iranzaleagoa da; hau da, AEB eta Israel eskualdetik kanpo nahi dituzte herritarrek. Izan ere, gutxi eta gutxitan aipatzen da Israelgo Estatua Ekialde Hurbileko gerrez edo gatazkez hitz egiterakoan, baina Israel da AEBekin batera eskualdea eskean ikusi nahi duena. Inteligentzia lan zorrotzena egin duen Estatua da, eta zaila da sinestea eraso honen atzean ere ez dagoenik, are gehiago kontuan hartzen badugu Iranek posizio geografiko estrategiko nabarmena duela eta Estatu sionista izan dela interes gehien izan duena hain sustraitutako kultura bat duen eta eskualde nahiz nazio mailan hainbesteko eragina duen nazioa suntsitzeko. Ekintzaren ondorioak neurriz gaindikoak izan daitezke. Eta une honetan, Iran eta AEBetako agintarien adierazpenak aintzat hartuta, gerra baztertuko dela dirudien arren tentsioak bere horretan jarraituko duela aurreikus daiteke.

Urteari hasiera konplexua eman zaio, zalantzarik gabe. Gordintzen ari da munduko langileriaren eta klase agintarien arteko gerra, eta internazionalismoan oinarritutako antolakuntzak eta borrokak soilik lortuko du gerra honetan garaipena.

Euskal Herriak zeresan handia du honetan guztian, geurean eraikitako jendarte ereduak Ekialde Hurbilaren sakeoan baitu oinarri. Geurea da ardura, baita ere, bestelako jendarte eredua eraikitzekoa eta Euskal Herrian eragin zuzena duten arduradun politiko eta ekonomikoak seinalatu eta interpelatzekoa, era berean. Internazionalistak garelako, hain justu ere, lehen pausua Euskal Herrian.

AEBk Ekialde Hurbilean egindako azken erasoaren harira

29 pentsamendu “AEBk Ekialde Hurbilean egindako azken erasoaren harira”-ri buruz

  • Testu oso irakurri eta Iranek zapaltzen dituen kurdoei buruzko aipamenik ez egotea gutxienez deigarria da.

  • Zuria eta beltzaren logika. AEBen aurkakoak onak dira, antiinperialistak eta beraz defendatu egin behar ditugu. Istorioaren komeni zaigun zatia hartzen dugu, behar bada desitxuratu eta askotan asmatu. Kurduak soilik zapaldu balitu gaitzerdi…

  • Askapenak Qasem Soleimani-ren erailketaz artikulua idatzi du. Lehen iruzkinak dio irango kurduen zapalkuntza ez dutela aipatu. Bigarrenak berriz Askapenak mundua txuri eta beltzen artean banatzen duela.
    Eta artikulua idazteko arrazoi nagusiaz, zerbait du esateko norbaitek?
    Antza, ez da salagarria AEBk atzerriko goi kargu bat, inolako gerra deklaraziorik gabe, hirugarren estatu batean diplomatiko statusa zuenean nola erail izana. Erailketa hori salatzea, antza, Khomeiniren aldeko leialtasun zina egitea da.
    Testuan non ageri da Ayatolleh-en erregimenari gorazarre bat bakarra? Non ageri da kurduen zapalkuntzaren aldeko aldarria?
    Ageri dena da AEBk ekialde hurbilean izan duten politika kriminala, hasi Yemenen eta Libanoraino. Gai horrekiko, artikulua idatzi duenak jorratu nahi zuen gaiarekiko, ze iritzi duzue iritzi emaileek? Edo zuek nahi duzuen gaiaz soilik idatzi behar dira artikuluak, “objektibo” izateko?
    Soleimaniren erailketaz idazteko lehendabizi dilubio unibertsaletik hasi behar da, eta pertsiar inperioak k.a 300 urtean egindako gerrak salatu? Irango pertsek 3000 urtetan egindako basakeria guztiak kondentau behar dira, AEBk egin duen azkena salatu ahal izateko?
    Batzuek falazia logikoen gaia landu beharko lukete, eta bereziki, sandizar gorriaren (red herring) falazia.

  • “sardinzar gorria”, ez gero “sandizar (sic) gorria”.

  • Agian artikulua idaztearen arrazoia nik diodana delako? Beste arrazoirik ez dut ikusten estatu teokratiko zapaltzaile baten buru militarraren erailketaren aurka modu horretan idazteko.

  • Benetan diozu hori? AEBk edozein garbitu dezake munduan, inolako epaiketa gabe, eta zuk egoki ikusten duzu hori? Irango teokraziako kide izateagatik jada zilegi da heriotza zigorra?
    Nik ez ditut Ayatollah-k defendatuko, baina AEBk egin duena hauxe da: atzerriko estatu bateko goi kargu bat hil, aurrez epaitu gabe, pasaporte diplomatikoarekin Iran eta Saudi Arabiaren arteko negoziaketak bideratzen ari zela (negoziaketak gainera, AEBk eskatuta hasi ziren). Ez da sikiera Bin Laden edo Al Bagdadi-ren kasua, “elementu terroristak” baiztiren bi horiek (zalantzak ditut, benetan giza eskubideak defendatzen baditugu, nola justifikatu bi hilketa horiek.Etxekoek askotan aipatzen duten bezala, “hiltzea beti gaizki dago”, ezta? baina tira, utz dezagun gai hori…). Ez, NBE-ko kide den estatu bateko goi kargua da AEBk garbitu duena.
    Zer gertatzen da AEBk Margarita Robles arriskutsua dela kontsideratzen badu? Garbitu dezake?
    Bihar Iranek Suitzan Mike Pompeo hilko balu droi eraso batekin, estatu zapaltzaile bateko kide dela eta, egoki ikusiko zenuke?
    Demokrazia eta zuzenbide estatuaren izenean epaiketaz kanpoko exekuzioak egitea zilegi da orain, antza. Hori da AEBk egin duena, ez gehiago ez gutxiago. Eta hori salatu egin behar da, Irango erregimena edozein izanik ere.
    Baina, “AEB txintxoek” egin dutenez Irango teokrazia “gaiztoaren” aurka, Gora exekuzio extrajudizialak! Eta gora giza eskubideak! Irango teokratek ez dute giza eskubiderik merezi-eta!

  • Ayatollak defenditzen dituena artikulu bera da “erresistentziaren ardatza” eta “laguntza leiala eman du inperialismo eta sionismoaren aurkako borrokan” bezelako hitzak aipatzean.
    Nik AEBak ez txartzat ditut, baina ez denaren errunduntzat, bai besteak baina indartsuagoak ordea.
    Iranek ez du halako hilketarik egiten ezin duelako, besterik gabe. Mike Ponpeo hilko balute ez dut uste ez Askapenak ez beste askok antzeko artikulurik idatziko luketenik.
    Horrelako hilketa mota batek duen esanahiean ez naiz sartu gaia ez dudalako kontrolatzen. Hau kritikatzen duen artikulu bat gustura irakurriko nuke, baina ez dut uste hau zenik Askapenaren helburua

  • Aurrean hilketa kritikatzen duen artikulu bat duzu. Idazlea ez zaizu gustatzen, erabat zilegi da hori, baina idazlea gustuko ez duzula eta, egintza bera kontenporizatzea ez da zuzen jokatzea. Eta zuk zure lehen iruzkinean “istoriaren komeni zaigun zatia hartzen dugu” diozunean, hain zuzen, kontenporizatzen ari zara. Ez baitago “istoriaren beste zati”rik. Berdin dit Soleimani-k Irakeko AEBn enbaxada erasotzeko agindu izana, Siriako miliziak armatu izana, edota haurtxo jaioberriak jan izana.
    Guk ez al dugu justizia sistema bat, moralki gaindiezina, mantxarik gabea? Zigorra ezarri aurretik ez al da epaitu behar? Eta gero zer, eta tipo bat, inongo epaiketarik gabe, gerra deklaraziorik gabe, status diplomatikoarekin hirugarren estatu batean bidaian zebilela garbitzen dutenean, justifikatu egiten dugu? Arraioa, mendebaldeko etika eta giza eskubideen sistema gaindiezina…
    Iranek egin izan balu, terrorismoa litzateke, argi eta garbi. “Iraniar gaiztoek demokrazia, mundu librea eta giza eskubideen aurka egindako enegarren eraso zitala, baina guk, mendebaldeko demokratok, argi dugu beldurraren aurrean ezin dela ixilik geratu”. Entzun dezaket europar demokraten diskurtsoa. AEBk egin dutenez nazioarteko zuzenbide publikoaren aurkako krimen hau, giza eskubideen aurkako krimen hau, “zerbait egingo zuen” esanda, nahikoa.

  • euskaldun bat 2020-01-14 20:12

    AEBek egin dutena arbuiagarria da guztiz. Gero, zuk behin eta berriz diozun diplomatikoaren estatusarena argitu beharreko kontua litzateke. Nik ez dut inon irakurri. Eta bide batez, zuk 11Sko atentatuetan bereziki gaizki pasako zenuen, ez?

  • Irakeko Lehen Ministro Adbul Mahdi-k salatu zuen Soleimani Irakeko gobernuak gonbidatuta zegoela Iraken, Iran eta Saudi Arabiaren artean dauden negoziaketetan parte hartuz, AEBen onespenarekin.
    https://www.bbc.com/news/world-51007961
    Eta zergatik pasa behar nuen gaizki I-11an? Ondo ez nuen pasa, baina ez dakit noraino diren konparagarriak bi egintzak.

  • Josu, milesker artikuluagatik. Gustura irakurri dut. Gauzak argitzearren, ez naiz ni izango Soleimani antiimperialismoaren heroi dela esango duena, ez eta Iranen gobernuak egindako gauza oro egoki dela, gringoen aurkaria delako. Soleimaniren erailketak asaldatzen banau ez da posizio ideologiko antzekoa dugulako, edo etsaiaren etsaia nire laguna delako.
    Soleimanik Sirian edo Iraken egin dituenak salatu daitezke, noski, baina horrek ezin gaitu bere erailketa justifikatzera eraman. Eta bere erailketa erailketa dela esateak ez du esan nahi Ali Khamenei-ren aldeko leialtasun zina egiten dudanik.
    Bidali duzun iritzi artikuluarekin, ez nau harritzen Al Jazeera suniak Soleimani xiiaren erailketa kontenporizatzea. Idazlearen twiter-a begiratu dut eta ez nau harritu. Soilik esango dut bere ikuspuntua Saudi Arabiaren interesen oso antzekoa dela. Erabat zilegia, baina ikuspuntu bat da, finean.

  • Beste modu batean planteatuko dut, orduan, nire kezka, Ba Ote! Bihar AEBk Espainiako general bat hil egingo balu, Askapena ere aterako litzateke berau defendatzera? Kurduei ez die min handiegirik eragin tipo honen aurkako atentatuak …

  • Zein kurduri? AEBekin aliatuta zeuden Siriako kurduei ez, Iranek okupatua duen kurdistangoei ere ez, baina Irakeko kurduen agintaritzak doluminak eman dizkie publikoki Soleimaniren familiari. Kurduak herri bat dira, baina gu baino banatuago daude, eta interes oso kontrajarriak dituzte. Adibidez, Barzaniren aldeko Irakeko kurdistango gobernuak hau dio:
    https://www.rudaw.net/english/kurdistan/050120201
    Kurdu hauek YPGkoekin ostiaka dabiltza, onenean, eta gerran, txarrenean. Kurdu “onak” YPGkoak dira? Barzanirenak kurdu “txarrak” dira? Kurduak biak dira, hori argi. (Bada ezpada, Barzaniren erregimena zitalkeriaren definizioa da, ez bedi inor etorri Barzaniren zalea naizela esanaz).
    Bestetik, Askapenak Irangoa kritikatu izana, eta Espainiako balizko hori ez kritikatzea, zeren argudio da? Zer demostratzen du horrek? Askapena ez dela faro moral hutsezinezko bat? Bagenekien hori lehenagotik ere.
    Dena den, Askapenak egingo duena, Askapenari galdetu. Gauza askotan ados naukate, gauza batzuetan ez. Adibidez, Nikaraguako Ortegaren alde hartu duten jarrera ez da defendagarria nire ustez.

  • Niri axola zaizkit Irango gazteak, zapia jantzi nahi ez duten emazteak,gehienak, kurduak eta balutxistanak. Nola defendatu daitekeen gaur regungo lur honetan erregimen teokratiko bat, erabat faxista, misogino. Bo! Adjektiboen zerrenda makurra ikaragarria litzateke. Islama eta demokrazia ezin dira uztartu.

  • euskaldun bat 2020-01-15 23:55

    “Islama eta demokrazia ezin dira uztartu”, uff Nagore! Ederra bota duzu! Ezkerreko ideologo iraultzaileak, munduko erru guztiak kristautasunari eta Europari zein AEBri botatzen diotenak, gainean dituzu honekin.

  • Demokrazia eta islamaren kontuarekin, demokratikoa da Soleomaniren erailketa? Demokrazia ez al da ba zigor aurreko epaiketa, justizia errekurtsoak ezartzeko aukera, habeas corpusa eta hori dena? Ze demokrazia da AEBtakoa, populazioaren erdiak kasik boto eskubiderik ez duen herrialde horretan? Atzoko berria da Wisconsinen 200.000 boto emaile (gehienak beltzak) zentsotik atera dituztela. Demokrazia zeri deitzen diozue, jakin badaiteke?
    Eta, nork defendatu ditu Ayatollahk eztabaida honetan, Nagore? Badakit troleatzea gustuko duzula, baina logika apur batekin, mesedez. AEBk erailketa larri bat egin duela salatzea, giza eskubideen aurkako krimena salatzea, ez da erailduaren alde azaltzea. Gaizki egina salatzea da soil-soilik.
    Iranek historian izan duen presidente dekokratiko bakarra Mohammad Mossadegh izan zen. 1953an estatu kolpea antolatu zuten bere aurka, Reza Pahlavi “Shah” ezartzeko. Badakizue zeinek antolatu zuen irango demokraziaren aurkako estatu kolpea? Bingo, AEB eta CIAk. Kermit Roosevelt-ek, Roosevelt presidente izandakoaren ilobak. Esango duzue orain “AEB eta demokrazia ez dira bateragarriak”?

  • euskaldun bat 2020-01-16 09:05

    Wisconsineko beltzen kontu hori irakurri nahi nuke. Estekarik bidaltzerik bai? Soleimaniren diplomatiko estatusari buruzko artikulua irakurri nahiko nuke. Esteka bidaltzerik bai, mesedez?

  • Wisconsinekoa:
    https://www.theguardian.com/us-news/2020/jan/13/wisconsin-judge-orders-voters-purged-democrats-fined
    Dena den, oraintxe ikusi dut epaile batek eten egin duela agindua, eta ebazpen irmoa ez dela atera.
    Soleimanirena:
    https://www.globalresearch.ca/we-need-know-much-more-about-soleimani-assassination/5700188
    Dena den, Euskaldun bat, hurrengoetarako google hor duzu.

  • Iranek ez du, herrialde gehienek bezalaxe, deus ere demokratikorik, zer, kurduak eta balutxeak atzendu egiten dituzu. Iran, islamista, bestelakoa, nahi den bezalakoa, estatu gehienak bezalaxe, estatu inperialista da, politikaz den bezainbatean, eta bestela, arrazista eta supremazista. Matxista, misogino, faxista, xenofobo, ……… nahi den guzia.

  • Eta presidente demokratiko hori hautatzeko kurduek eta balutxeek botoa eman al zuten. Zer, pertsendako, horiek pertsonak ere ez dira!

  • Nik neronek kristau jende hagitz zuzena ezagutzen dut,bo, evangelistak opusekoak baino gaiztoagoak dira, dudarik gabe, baina musulmanak ezin ditut eraman, sektario erabatekoak baitira. Europan aldarrikatzen dituzte euren herrialdeetan pentsaezinak dituzten eskubideak, eta haietan inposatu “geronen kultura” da eta aitzakian.. Definitzekotan, herrialde faxistak dira, eta heritarrak ere bai.

  • Neronek Ayatollahak defendatu? Hik ganbara pipiak janda duk arras, zeharo pitzatuta, arrailduta eta ..Hil izan balute Sanjurjo,Mola eta Millan, orduan bai ederki, zer, gerok zer daukagu partekatzeko iraniarrekin?

  • Soleomani,Borja Senpere,eta bestelakoak. Ezin zaio etsaiari gorazarre egin. Berrian neronen harpidetza kentzekotan nago.Soleomanik, ahal izan balu, zintzurra ebakiko zizun.

  • Gu baino banatuago? Hik Euskal Herriaren berri bal al dok?

  • Ulermen arazoak ditun, Nagore. Zaindu!

  • euskaldun bat 2020-01-17 10:04

    Ez, ez. Nagorek ez du ulermen arazorik, arazoa izatekotan zerorrek duzu. Inteligenteegia da, gustura ezagutuko nuke ez kalekume eta ez baserritarra ez den nafar hau.

  • Aurrez aurrekoan ordea, ziur nago dezepzio galanta dela Nagore. Interneten trolleatzen dabilenak frustrazio ugari izaten ditu bizitza errealean, eta hau bezalako foroetan astakeriak eta irainak esanaz konpentsatzen ditu bere konplexuak. Tristea gero.
    Nik behintzat, hemendik aurrera, beste hainbat forotan gomendatzen duten araua jarraituko dut: “Don´t feed the troll”. Trollari jaten ez eman. Kasurik ez Nagoreri.

  • Amonamantangorri 2020-01-17 12:25

    Irango Errepublika Islamikoak, nahiz eta agure elizgizon talde batek gidatua egon, hauteskunde-prozesuak ditu sufragio unibertsalarekin, gutxiengo erlijioso eta nazionalek parlamentuan ordezkaritza ba omen dute, unibertsitate-tituludunen artean gehiago dira emakumezkoak gizonezkoak baino, mundu mailan sexu-aldatze operazio gehien egiten dituen herrialdeen artean dago (lege islamikoaren haien interpretazioak ez omen du debekatzen), gizarte nahiko garatua eta urbanoa dauka…

    Nazioarte-politikan, Iranek eskualdeko aliatuei laguntzen die eta saiatzen da geopolitikan eragina izaten, jakina, baina ez du inoiz herrialderik inbaditu.

    Konpara ezazue Iran, “gure etsaia”, esate baterako, Saudi Arabia eta Emirerriko “gure lagunekin”…

    Eta jakina, Iranek halako sistema politikoa izateak ez luke inoiz justifikatuko Irango herria bonbaz suntsitzea eta gerra ekonomikoaz gosez akabatzea… Izan ere, Irani buruz datorkigun informazio gehiena, nahiz egia, nahiz gezurra, nahiz erdi-egia izan, gerra propaganda da. Iruditzen zait, hedabideetatik, mendebaldeko iritzi publikoa beste gerra baterako prestatzen ari direla.