Adotrinamendu nazionalistaren emaitzak
Euskaraz ikasten duten ikasleek ‘Lengua castellana y literatura’ ikasgaian, gaztelaniaz ikasten dutenek baino emaitza hobea erdietsi dute Unibertsitatera Sartzeko Proban. Euskaldunen artean ehuneko ikasle gehiagok gainditu du ikasgaia.
Werten erasoa ez da lehena, eta ez da izango azkena ziurrenik. Hizkuntza “koofizialen”, hau da, “bigarren mailakoen” aurkako gudua ezagun dugu Euskal Herrian. Oso ezagunak zaizkigu hainbat diskurtso, ustezko eskubide batzuren aldekoak. Gurasoek seme-alaben hizkuntza eredua aukeratzeko eskubidea esaterako, “etxean laguntzea ezinezkoa da bestela”. Edo “seme-alabek euskaraz okerrago ikasten dituzte zientziak”. Edo “nahiago dut euskaraz dakien mediku txarra baino, gaztelaniaz soilik mintzo den zirujau fina.” Eta gehiago… zerrenda luzea da. Aspertu artekoa nahi izanez gero.
Rosa Diez: “Hitlerrek ere hizkuntza inposatzen zuen”
Bada, azken zenbakiek kontrakoa adierazten dute. Euskara hizkuntza nagusi duen ‘D’ ereduan ikasten dutenek emaitza hobeak lortzen dituzte oro har, baita ‘Lengua castellana y literatura’ ikasgaian ere. Adotrinamendu nazionalistaren emaitzak dira. EAJren urte luzeetako gobernuaren emaitza. Baina Basagoitiri berdin diote zenbakiok, zapoak irensten iaioa da bera. Jarraituko du esaten, hizkuntza inposatzea faxismoa dela, zaborra jasotzeko moldua eta formula inposatzea faxismoa dela esaten duen bezala. Inposizioa faxismoa da, eta horrela.
RT @zuzeu: Adotrinamendu nazionalistaren emaitzak: Ikasle euskaldunek Lengua castellanan emaitza hobeak http://t.co/ZRbcy0pi
RT @zuzeu: Adotrinamendu nazionalistaren emaitzak: Ikasle euskaldunek Lengua castellanan emaitza hobeak http://t.co/ZRbcy0pi