Adotrinamendu nazionalistaren emaitzak

euskaraz

Euskaraz ikasten duten ikasleek ‘Lengua castellana y literatura’ ikasgaian, gaztelaniaz ikasten dutenek baino emaitza hobea erdietsi dute Unibertsitatera Sartzeko Proban. Euskaldunen artean ehuneko ikasle gehiagok gainditu du ikasgaia.

Werten erasoa ez da lehena, eta ez da izango azkena ziurrenik. Hizkuntza “koofizialen”, hau da, “bigarren mailakoen” aurkako gudua ezagun dugu Euskal Herrian. Oso ezagunak zaizkigu hainbat diskurtso, ustezko eskubide batzuren aldekoak. Gurasoek seme-alaben hizkuntza eredua aukeratzeko eskubidea esaterako, “etxean laguntzea ezinezkoa da bestela”. Edo “seme-alabek euskaraz okerrago ikasten dituzte zientziak”. Edo “nahiago dut euskaraz dakien mediku txarra baino, gaztelaniaz soilik mintzo den zirujau fina.” Eta gehiago… zerrenda luzea da. Aspertu artekoa nahi izanez gero.

 

Rosa Diez: “Hitlerrek ere hizkuntza inposatzen zuen”

 

Bada, azken zenbakiek kontrakoa adierazten dute. Euskara hizkuntza nagusi duen ‘D’ ereduan ikasten dutenek emaitza hobeak lortzen dituzte oro har, baita ‘Lengua castellana y literatura’ ikasgaian ere. Adotrinamendu nazionalistaren emaitzak dira. EAJren urte luzeetako gobernuaren emaitza. Baina Basagoitiri berdin diote zenbakiok, zapoak irensten iaioa da bera. Jarraituko du esaten, hizkuntza inposatzea faxismoa dela, zaborra jasotzeko moldua eta formula inposatzea faxismoa dela esaten duen bezala. Inposizioa faxismoa da, eta horrela.

 

Emaitzak:

Captura de pantalla 2012-12-23 a las 19.36.03

Captura de pantalla 2012-12-23 a las 19.34.02

hezkuntza

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

2 pentsamendu “Adotrinamendu nazionalistaren emaitzak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude