Administrazioak ematen duen zerbitzua hobetu dezan exijitzen dugu
Administrazioak ematen duen zerbitzua hobetu dezan exijitzen dugu –
Ordezko irakasleei errespetu falta adierazten ari da Hezkuntza Saila, eta honek eragin zuzena du ikastetxeetan.
Aurtengo udan zehar, bakantea duten langileak lanpostura hurbiltzeko eskatu zen, sortzen diren bajak kudeatu ahal izateko. Horrela, dena garaiz antolatu daiteke. Langileek beren zatia egin bazuten ere, irailaren 1ean lanpostu horiek ez zeuden esleituta.
Hori gutxi balitz, irailaren 5ean lanpostu asko esleitu behar ziren ordezkagunea plataformaren bitartez. Horiek hilaren 8rako iritsiko ziren, baina arazo teknikoak direla eta, 7ra arte atzeratu zen prozesua.
Gaur, irailak 7, plataformak ez du ondo funtzionatzen, eta irakasleak aukeraketa egin ezinda dabiltza. Ez dakigu egunean zehar konpondu ahal izango duten ala ez. Momentuz, ordezkapen horiek bete gabe daude oraindik, eta hori errespetu falta izugarria da langileekiko, aurreikusi zitekeelako.
Bihar bertan hasiko da ikasturtea, ezin da onartu plaza asko bete gabe egotea.
STEILASeetik ahal den azkarren sistemak hobekien funtzionatzeko urratsak eman ditzala eskatzen jarraituko dugu, baita langileei sortutako kalteak lehenbailehen erreparatzea ere. Ordezkagunean izandako arazoak ulergaitzak dira.
Administrazioak ematen duen zerbitzua hobetu dezan exijitzen dugu